Síguenos en redes sociales:

Araskizale

Zein atsegina den emakumezkoen saskibaloi partida bat ikustea, hasieratik eta bukaera arte borrokatzen denean eta borroka horrek bere saria garaipen moduan bueltatzen dizunean. Joan den igandean gertatu zen Araskik Estudiantesen aurka jokatu zuen partida ikusten ari nintzenean. Orduan konturatu nintzen kirolak gutako bakoitzean duen garrantziaz. 12 edo 13 urte nituenean emakumezkoen saskibaloi partidak ikusteko aukera izan banu, kirola oso bestelakoa izango zen niretzat. Hori bai, beti aurkitu izan dut nor miretsi nire taldekideen artean, baita kontrako taldeetako jokalarien artean ere. Horiek ziren gure erreferenteak garai hartan. Horregatik, uste dut berebiziko garrantzia duela gure txikiengan kirolariek sortzen duten eragin horrek. Hain gertu dauden jokalariak mirestea eta etxean jokatzen duten bakoitzean zuzenean ikusi ahal izatea garaipena da berez. Egunero hobetzea, ahaleginarekin eta, batez ere, talde-lanarekin eta laguntasuna, elkartasuna eta errespetua bezalako balioak izatea. Eta, nola ez, saskibaloiko izarrak izatearekin amets egitea, ez baita ezinezkoa. Batzuentzat amets hori beste batzuetan eraldatu bada ere, adinak jada ez baitigu uzten. Amets egitea beti izango da gure helburuak lortzeko abiapuntua Eta Araskiri esker amets egitea errealitatea bihur daiteke.