Joan den astelehenetik Spotify plataformak euskara bere hizkuntza zerrendan sartu du. Badirudi pixkanaka urrats garrantzitsuak ematen ari garela teknologia berrietan gure hizkuntzan komunikatzeko. Izan ere, gazteek, horrela, ez dute euskara alde batera uzten aplikazio horietan denbora ematen duten bitartean. Spotify jadanik pixkanaka euskaran murgilduta dauden plataformetara gehitzen da. Gehienak film eta dokumentalak eskaintzen dituztenak dira, batez ere. Eta informazio guzti hau batzen duen web orrialde bat ere badago. Zer non ikusi bilatzailea, alegia. Bertan sar zaitezke eta edukiak euskaraz ikusteko erabiliko duzun plataforma aukera dezakezu. Euskarazko film eta dokumentalen eskaintza urria da eta titulu berriak kontu handiz iristen dira plataformetara. Gainera, askotan, euskaraz bikoiztutako edo azpititulatutako lan berri horiei buruzko informazioa ez da erabiltzailearengana iristen. Horregatik, atari digital honek aukera gehiago eskaintzen ditu. Zinema aretoetara iristen diren euskarazko film eta dokumentalak ere biltzen baititu. Ezinbestekoak dira Zer non ikusi bezalako ekimenak, oraindik lan asko baitago egiteko arlo honetan. Zer esanik ez erakundeen babesaren garrantziaz.