ziur aski nostalgiaz gogoratuko duzue txanpon ba-tzuk bilatzeko keinua kabina batetik dei bat egiteko. Gaur egun, negozio-eredu hori zaharkituta geratu da, eta aprobetxatzeko modurik onena erabilera berriak ematea da. Horregatik, pozten nau Gasteizko Udalaren ekimen berriak, bigarren bizitza bat emateko hamar telefono-kabina doan bereganatzea erabaki baitu. Bi proiektu izango dira, nire ustez, oso egokiak kokatzen diren esparruengatik, bata kulturalean eta bestea, sozialean. Lehenengoa Idartek, Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak, bultzatuko du. Horri esker, ikasleek beren lana erakutsi ahal izango dute eta, gainera, artea kalera ateratzeko balioko du. Bigarrena, IRSE elkarteak kudeatzen duen Kale Hezkuntzako udal programaren barruan kokatzen da. Zalantzarik gabe, hurrengo adibideetan ikusten den bezala, aukerak amaigabeak dira: Japoniako Osaka hirian arrainontzi erraldoi bihurtutako kabina bat aurkitzea posible da eta Londresen kafe bat eskatu ahal izango genuke eramateko. Ingalaterran ere, arte galeria edo auzoko liburutegi gisa berrasmatu dira. Beste erabilera zabalduago batzuk mugikorrak kargatzeko guneak, wifi sarbide-guneak edo turismo-informazioko zentroak dira. Supermanek argi izan zuen orain dela 45 urte, berrerabiltzea etorkizuna da.
- Multimedia
- Servicios
- Participación