Leon XIV Aita Santuak Estatu espainiarraren bira amaitu berri duen honetan, azter ditzagun esandako gai batzuk. Bakeaz hitz egin du, noski, ausardia diplomatikoa eskatzen duela esan du, erantzukizun etikoaz gain, baita herri bakoitzaren nortasuna errespetatzen duen etorkizuneko ikuspegia ere. Aita Santuari kezkagarria iruditzen zaio munduko hainbat lekutan berrarmatzea dela nazioarteko eszenatokiaren hauskortasunaren aurreko erantzun bakarra. Armek ez dutela inoiz arrazoirik izango eta etorkina besarkatu behar dela, gizartean barneratu beharko liratekeen mezuak dira. Bestalde, gizaki orok eskubideak eta betebeharrak izan behar dituela esan du. Hori horrela bada, zergatik ez dute herritar batzuek zergarik ordaintzen? Gizaki guztiok eskubideak eta betebeharrak baditugu, berdinak izan beharko lirateke guztientzat. Prevosten iritziz, libre izateak esan nahi du ongia aitortu eta erantzukizunez eraman ahal izatea eta anai-arreba gisa maitatu behar dugula elkar gehitu du. Baina ez dezagun ahaztu, eliza bera LGTBIQ+ kolektiboa ez duela aintzat hartzen eta, gainera, abortuaren eta eutanasiaren aurka dagoela. Horregatik, aldarrikapenik onena denok ezagutzen dugun beste lehoi batek zioena da: Hakuna Matata!
- Multimedia
- Servicios
- Participación