supermerkatura joaten naizen bakoitzean, arreta jar-tzen dut bezeroak nora abiatzen diren ordaintzera. Gehienetan (ilara dagoenean ere bai) jendeak betiko kutxa aukeratzen du, bai, egun on edo eskerrik asko ematen dizun pertsona bat duena. Nire esperimentu soziologiko apalak berresten du ikerlan askok baieztatzen dutena: nahi ez dugun bakardadea gure gizartearen gaitzetako bat da, eta gero eta pertsona gehiagok pairatzen dute, batez ere adinekoek. Herrialde askok arazo horri aurre egiteko estrategiak sartu dituzte beren gobernu-planetan, eta, era berean, guztiok egin diezaiokegu aurre keinu txikiekin. Horregatik, Herbehereetako supermerkatu kate baten ekimena nabarmendu nahi dut. Beren denden barruan Kletskassa izenekoak jarri dituzte martxan, berba egiteko kutxak, bukatzeko presarik ez duten eta kutxazainarekin hitz egin nahi duten pertsona guztiei zuzenduak. Horrela, erosketak egitera joatea une ezin hobea da norbaitekin mintzatu behar dutenentzat. Ekimen hau Estatura heldu arte, ez dugu ahaztu behar gure hirian badagoela ekintza hori hasieratik abian jartzen duen saltoki mota bat. Izan ere, auzoko dendetan tratu hurbila guztiaren gainetik dago. Bertan, bezeroak egunero babesten zaituen familia handi bateko kide izatera pasatzen dira.