aiotakoan, umeek nahitaez helduon laguntza behar dute bizitzeko, baina egoera hori piskat aldatzen hasten da umeek bi urte inguru dituztenean. Izan ere, oinez ibiltzen dira, bakarrik elikatzeko gai dira eta independenteak izateko gaitasunak garatzen dituzte. Bizitzaren hasieran duten atxikimendutik banantzeko beharra daukate eta beharrizan hori sortzen da nork bere desioak edo beharrak dituela sentitzen duenean. Ondorioz, halakoak adierazteko beharra sortzen zaie umeei, baina emozio edo nahi horiek kudeatzeko eta komunikatzeko gaitasun urria dutenez, kasketak harrapatzen hasten dira euren eta helduen arteko desadostasunak agertzen direnean. Eta horrelaxe gaude momentu honetan: gure alabaren kasketak ulertu nahian. Edalontzi bat ur nahi duela? Eman eta kasketa. Zergatik? Edalontzi horretan ez duelako nahi. Edalontzia aldatu eta kasketa. Zergatik? Ur gehiegi bota diogulako. Ur piskat kendu eta kasketa. Zergatik? Ura berak kendu nahi zuelako... Halako egoerei aurre egitea oso zaila egiten zaigu, gure alabak eztanda egiten duen momentuan modu gogorrean egiten duelako: negar egiten du, oihuka aritzen da, kontrolik gabe mugitzen da... Jakina, helduoi dagokigu kasketari zentzua eta erantzuna ematea. Beraz, animo asko gure egoera berdinean zaudeten guztioi.
- Multimedia
- Servicios
- Participación