2020. urteak dena aldatu zuen, eta Covid-19a eta gero ez genuen berriz ezer modu isolatuan aztertu. Aldagaietan “Covid-19a baino lehen” eta “Covid-19a eta gero” kategoriak agertu ziren. Bereziki nabaria izan zen hau turismoaren alorrean. Sektore hau, pandemia baino lehen, barne-produktu gordinaren %12a zen, eta espainiar estatua munduko bigarren leku bisitatuena. Beste datu harrigarri batzuk daude, besteak beste, lanpostuei dagozkien horiek: turismoa enpleguaren %12,8a zen, Estatistika Institutu Nazionalaren arabera.
Gure lurraldeetara begira, ematen du aldaezinak diren zenbait kontu existitzen direla: Donostiak eta Bilbok jarraitzen dute EAEko helmuga gustukoenak izaten, eta berriz, erkidegoko hiriburua gutxien bisitatzen den tokia da. Iruñean, berriz, San Ferminak dira nagusi.
Zergatik bisitatzen da Nafarroa eta EAE?
IBILTUR Uda 2022” txostenaren arabera, bidaiatzeko arrazoiei begira oporrak eta aisialdia nagusi dira. EAEren kasuan, %85ak motibo horregatik bidaiatu zuen. Kopuru honetatik, 979.749 hoteletan eman zuten gaua, 65.971 landetxeetan, eta 166.615 kanpinetan. Euskadiko Kostaldeak ere turista kopuru handia jaso zuen: 294.818. Kopuru horretatik, %24,3aren bidaiatzeko arrazoia aisialdia izan zen.
EAEren arrakastari begira, helmuga bera ezagutzea 2022ko udan egin ziren bidaien arrazoi nagusia izan zen. Horri jarraituz, gastronomia eta ardoa, eta kostaldeko turismoa izan ziren hurrengo arrazoiak. Turistek gure kultura eta natura eta abenturak bizitzeko aukerak ere baloratu zituzten.
Nafarroako Turismo Behatokiak argitaratutako datuei erreparatuz, bisitari gehien EAEtik etorritakoak dira. Jarraian, Madriletik, Kataluniatik, Aragoitik eta Balentziatik etorritakoak. Azken urteko datuei begira, 1.692.671 bidai zenbatu ziren, eta txangoak (egun batekoak eta gaua igaro gabe) 2.528.964 izan ziren. Melilla, Ceuta eta Kantabriatik jaso zituen Nafarroak bisita gutxien, eta egindako gastuari begira, berriz Euskal Autonomia Erkidegoa kokatu zen urte horretan lehenengo postuan (419 milioi euro jaso zituen Nafarroak komunitate horretako biztanleen partetik).
Hilabetez hilabete Nafarroako turismoari buruzko datu eguneratuei erreparatuz, turismoak urtarriletik aurrera izan duen gorakada ikus dezakegu eta aurreikuspenak kontuan hartuta, gora egiten jarraituko du gutxienez abuztura arte. Beste alde batetik, aurtengo apirileko datuak kontuan hartuta, eta aurreko urteko datuekin konparatuz, ondorengoa ondorioztatu dezakegu: bidaiarien kopuruak %22,6ko igoera izan du.
2023ko apirileko datuek esaten dutenaren arabera, Kataluniatik eta Madriletik jasotzen dira bisitari gehien (%25,4) eta beste erkidego guztietatik jasotzen den ehunekoa bainoa handiagoa da (%24,3).
Hiriburuz hiriburu
Bilbo, gehien bisitatzen den hiria
%29,92ak Bilbo aukeratzen du eta erdia baino gehiagok kotxea erabiltzen du Bilbora heltzeko. Hotelak dira nagusi (%95,66) eta heltzen den %74,31a ez da bidai osoan EAEtik ateratzen, haien helmuga bakarra baita. Ohiko oporraldiak kontuan hartuta, hau da, gabonak, aste santua eta uda, Bilbo nagusi da bigarrenean.
Heltzen direnen artean, estantziaren batez besteko denbora 4 egunekoa da, eta atzerrira begira, Bilbo aukeratzen ez duten bakarrak Amerikako Estatu Batuak dira. Nahiz eta frantziarrek nahiago dituzten EAEko beste helmuga batzuk, Bilbon ere atzerriko bisitari kopuru handiena herrialde horretakoa da.
Bilboko bisitarien adin tarte nagusiena 60 urtetik gorakoa da, eta argi daukate Bilbora etortzearen zergatia: lehenengo postuan, gastronomia eta ardoak kokatzen dira (%30,18), eta bigarren eta hirugarren postuan, kultura eta ekitaldiak (%24,02) eta hiria ezagutzea (%18,42).
Eta turismoaren eragin ekonomikoa? Ba gastu totala 522,67 milioi eurokoa da, EAEn gastatzen den %33,08a. Noski, 60 urtetik gorakoak dira gehien gastatzen duten horiek, eta gutxien, gazteak (18-29 urtekoak), 254,62 euroko ezberdintasunarekin (pertsona batek egunero egiten duen gastuaren batez bestekoari begira).
Gasteiz eta Arabar Errioxa, pixkanaka-pixkanaka handitzen
Bi zonaldeek gero eta bisitari gehiago jasotzen dituzte, baina egia da ez direla ezta hurbiltzen beste zonalde batzuetako datuak lortzera. Gasteizen bataz-besteko 3 egunetako bidaiak dira nagusi, eta gehiengoak (%99,66ak) hoteletan pasatzen du gaua. Arabar Errioxan, beste alde batetik, 2 egun ematen dituzte bisitariek eta gaua pasatzeko aukeren artean, hotelak ere nagusi dira (%97,49). Ezberdintasun nagusia: helmugara iristeko modua. Gasteizen Foronda aireportuaren presentzia nabaria da. Hiriburura kotxez %69,57a heltzen den bitartean, Arabar Errioxara %90,34a heltzen da garraio hau erabiliz.
Arabar Errioxara heltzen den profil nagusia Euskadiko bisitariak dira (%39,83). Orokorrean, espainiar estatutik jasotzen ditu zonalde honek bisitari gehien: Madriletik %10,5a, Kataluniatik %9a, Andaluziatik %2,37a, eta beste autonomia erkidego guztietatik, %11,46a. Atzerriko turismoak leku txikia du Arabar Errioxan (%13,91).
Gasteizen fenomeno berdina gertatzen da, baina Euskaditik ez dugu hainbeste aukeratzen autonomia erkidegoko hiriburua (%13,91). Berriz, beste autonomia erkidegoetatik bisiten %66,14a heltzen da, Madril izanda nagusi (%17,14). Berriz, atzerriko herrialdeak bisita guztien %14,63a dira, Frantzia berriz izanda nagusi, bisiten %6,28arekin.
Donostia, hiri internazionalena
Turismo kontuetan, segun eta nola aztertzen den, Donostiak ere bere nagusitasuna badauka. Bidaiaren batez-besteko iraupena 4 egun da Kontxa hondartzako hirian eta %48,34a kotxez heltzen da. Berriz ere, hotelak dira nagusi (%97,96) eta hiri honetan harrigarria den datua Euskadiko beste hirietan gaua igarotzen duten pertsonen kopurua da, %21,19 izanda. Datu hau ulerkorra da kontuan izanda hiriak ez daukala aireporturik. Bisitariek Bilbo nahiago badute aste santuan, Donostia da nagusi gabonetan, eta kasu honetan, 3 egunetako bidaiak dira nagusi. Urteko sasoi honetan hotelen okupazioa pixkat txikiagoa da landa-eremuko lo-lekuei eta apartamentuei lukua utziz (%7,57 eta %3,02).
Ukaezina da Donostia hiri internazionalena dela, eta ezinbesteak, gogora datorkigun ekitaldi bat Donostiako Zinemaldia da. Turismo datuetan ere nabaria da hau: bisitarien erdia baino gehiago atzerritik dator (%53,97). Frantziatik etorritakoak dira nagusi, baina Estatu Batuetako bisitariak, Britania Handikoak, Alemaniakoak eta Italiakoak ere presente daude hirian.
Donostiara etortzeko zergati nagusia gastronomia eta ardoa da (%23,70), eta hondartzaren eta hiriaren arteko gertutasunak ere eragina du, %19,79ak kostaldeko turismoagatik bidaiatzen duelako. Kulturak eta ekitaldiek, beste alde batetik, bisiten %12,38a suposatzen dute.
Iruñea, San Ferminen garaipena
Nafarroara joateko arrazoi nagusia ukaezina da: San Ferminak dira nagusi. Turismo Behatokiak urtez urte aurkezten dituen datuen arabera, San Fermineko datuekin ezin du beste edozein ekitaldik lehiatu. Adibidez, sare sozialetan jai honen presentzia nagusi da. Beste batzuk agertzen dira ere, adibidez, Bardenak edo Irati Basoa. San Ferminek nazioarteko interesa pizten dutela jakina da, baina datu ekonomikoei begira, hurrengo ondorioztatu dezakegu: azkenengo urtean, 163,4 milioi euro irabazi ziren jaiak suposatzen duen turismoari esker. Horietatik, 96,9 milioi euro espainiar estatutik heldutako turismoari esker irabazi ziren, gastu osoaren %60a.
Datuak esanguratsuak dira. Adibidez, %39ak ez du hirian lo egiten, eta profilari begira, noski, nazioarteko turistak dira hirian lo egiten dutenak. Normalean, San Ferminetara taldeka bidaiatzen da, eta horretan bai espainiar estatukoek zein nazioarteko mailakoek berdin jokatzen dute lo egiteko joerari dagokionez.
San Ferminetara etortzeko prestaketari begira, %98ak bere kabuz antolatzen du bidaia eta bisitari guztien artean %93ak positiboki baloratzen ditu jaiak. Asmatu ahalko zenukete zein den atzerrikoetatik herrialde nagusiena? Noski, Frantzia, bisiten %17arekin..
AEtik nora?
BASQUETOR-ek urtero argitaratzen duen “Turismoari buruzko euskal herritaren iritziak” txostenaren arabera, orokorrean, bigarren etxe bat izatea gure oporrak baldintzatzen duen faktore garrantzitsuena da. EAEko %43ak badauka bigarren etxe bat, eta % horretatik, gehiengoak ez ditu bere opor guztiak bigarren etxean igarotzen, baina bai onartzen du udan zehar etxe horretan denbora luzez egoten dela.
Ukaezina egiten dena EAE eta Kantabriaren arteko harremana da. Aipatu dugun %43 horretatik, %18ak Kantabrian dauka bigarren etxe hori. Bigarren postuan, berriz, EAE bera kokatzen da (%13). Gaztela eta Leongo erkidegoan, bigarren etxe bat dutenen artean, %24a metatzen da. Hori ez ezik, %24 horretatik, %11ak Burgosi dagokio. Konpainiari begira, bikoteka bidaiatzen dugu, eta bigarren aukera bezala, umeak gehitzen dira gure bidaietara. Gero eta txikiagoa da bidai-agentzia bidez antolatzen diren oporraldiak. Bidaiatzeko gomendioak jasotzeko prest gaude, eta erdiak baino gehiago, lagunen, familiarren edota ezagunen aholkuak jarraitzen ditu helmuga eta bidaiatzeko modua erabaki behar duenean.
EAEtik nora? BASQUETOR-ek urtero argitaratzen duen “Turismoari buruzko euskal herritaren iritziak” txostenaren arabera, orokorrean, bigarren etxe bat izatea gure oporrak baldintzatzen duen faktore garrantzitsuena da. EAEko %43ak badauka bigarren etxe bat, eta % horretatik, gehiengoak ez ditu bere opor guztiak bigarren etxean igarotzen, baina bai onartzen du udan zehar etxe horretan denbora luzez egoten dela.
Ukaezina egiten dena EAE eta Kantabriaren arteko harremana da. Aipatu dugun %43 horretatik, %18ak Kantabrian dauka bigarren etxe hori. Bigarren postuan, berriz, EAE bera kokatzen da (%13). Gaztela eta Leongo erkidegoan, bigarren etxe bat dutenen artean, %24a metatzen da. Hori ez ezik, %24 horretatik, %11ak Burgosi dagokio. Konpainiari begira, bikoteka bidaiatzen dugu, eta bigarren aukera bezala, umeak gehitzen dira gure bidaietara. Gero eta txikiagoa da bidai-agentzia bidez antolatzen diren oporraldiak. Bidaiatzeko gomendioak jasotzeko prest gaude, eta erdiak baino gehiago, lagunen, familiarren edota ezagunen aholkuak jarraitzen ditu helmuga eta bidaiatzeko modua erabaki behar duenean.