Nazioarteko sagardo sektorea Euskal Herrira begira dagoela jakineko gauza da, eta zentzu horretan, urte emankorra izan da 2024a Euskal Herriko sagardotegientzat. Guztira, sagardoaren inguruan 16 ekitaldi baino gehiago antolatu dira munduan zehar, zeinetan euskal sagardogileek 20 saritik gora ekarri dituzten etxera: CiderCon 2024 jardunaldiak eta lehiaketa Estatu Batuetan, Sagar Handia Fest 2024 ekitaldia Estatu Batuetan, Crafton 2024 jardunaldiak Erresuma Batuan, British Cider Week astea Erresuma Batuan, Cider World’24 lehiaketa zein azoka Alemanian, International Cider & Perry Competition 2024 lehiaketa Erresuma Batuan, Hardanger Internasjonale Siderfest 2024 ekitaldia Norvegian, GLINTCAP 2024 (Great Lakes Internacional Cider and Perry Competition) lehiaketa Estatu Batuetan, XI Feira da Sidra ekitaldia Galizian, Sidrama 2024 jaialdia Portugalen, Ross Cider Festival jaialdia Erresuma Batuan, Armagh Food and Sider Weekend ekitaldia Erresuma Batuan, Salon Internacional de les Sidres de Gala 2024 (SISGA) lehiaketa eta azoka Asturiasen, World Cider Awards 2024 lehiaketa Erresuma Batuan, 2024 Australian Cider Awards lehiaketa Australian eta 2024 Fruit Wine & Cider Awards lehiaketa Zeelanda Berrian.

Horietan, sagardo naturalaz gain, bertako sagardogileen sagardo apardunak, izotzezkoak eta hainbat zaporetakoak ere sarituak izan dira. 

Zapiainek hiru sari eta aitortza berezia, Estatu Batuetan

Maiatzean, Estatu Batuetako GLINTCAP 2024 lehiaketan Zapiain sagardotegiak hiru sari eta eta International Cidermaker of the Year urteko nazioarteko sagardogilearen izendapen berezia eskuratu zituen: Zapiain Euskal Sagardoa Premium sagardoak lehen saria (sagardo naturala), Joanes de Zapiain sagardoak bigarren saria (sagardo naturala), eta Bizi-Goxo sagardoak bigarren saria (izo-tzezko sagardoa). 

Guztira, sagardoaren inguruan 16 ekitaldi baino gehiago antolatu dira munduan zehar, zeinetan euskal sagardogileek 20 saritik gora ekarri dituzten etxera. NG

Hori baino egun gutxi lehenago, apirilaren amaieran, Alemanian ospatu zen Cider World’24 lehiaketan ere Astigarragako sagardotegiak bi urre jaso zituen Euskal Sagardoa Premium eta Bizi Goxo ice cider 2017 sagardoengatik. 

Horrez gain, Astigarragako Bereziartuak eta Tolosako Isastegi sagardotegiek ere dominak jaso zituzten Frankfurten: zehazki, Bereziartuaren Sidra Bereziartua eta Sidra Ona sagardoak, eta Isastegiren Sidra natural Isastegi D.O. Premium izan ziren sarituak. 

15 sari euskal sagardogileentzat, Asturiasen

Irailean, berriz, SISGA 2024 topaketa ospatu zen Asturiasen, non Euskal Herriko sagardo ekoizleek 15 sari irabazi zituzten. Petritegik, esate baterako, lau aitortza eraman zituen, 1526 sagardoa, La Petri sagardoa, Vermut con sidra eta Vermut con sidra y naranja edariengatik. 

Baldorba Naturel nafarrak ere lau sari ekarri zituen Asturiasetik, Egiazki sagardotegiak, hiru, eta Kuartango sagardotegiak lau. 

Bestalde, abuztuaren amaieran Erresuma Batuan ospatu zen World Cider Awards 2024 txapelketan Topa sagardotegiaren Topa Brut Artisanal sagardo apardunak zilarra irabazi zuen.