Beatriz Artolazabal Gasteizko Udaleko Espazio Publikoko eta Auzoetako zinegotziak EHU Euskal Herriko Unibertsitateak hiri handietako mugikortasun planei buruz antolatutako uda ikastaroan parte hartu du eta, Bilbo, Donostia, Madril edo Bartzelonako ordezkariak ere bildu dituen topaketan, Arabaklo hiriburuaren esperientzia partekatu du, "mugikortasun jasangarriagoa, seguruagoa eta irisgarriagoa bultzatzeko hiri aitzindari eta erreferente gisa".
"Ohorea izan da jardunaldi honetan parte hartzea eta gure hirian duela urte batzuetatik egiten ari garen lan kolektiboari balioa ematea. Beste hiri batzuekin esperientziak partekatzea oso aberasgarria da beti. Ikasten eta hobetzen jarraitzeko aukera ematen digu", adierazi du.
Bere hitzaldian, azken hamarkadetan Gasteizen sustatu diren hiri eraldaketaren mugarri nagusiak errepasatu ditu, 1960ko hamarkadan Espainiako Estatuko lehen bidegorria sortu zenetik, tranbia, BEI eta 180 kilometrotik gorako bizikleta sarea finkatu arte
Bere hitzaldian, azken hamarkadetan Gasteizen sustatu diren hiri eraldaketaren mugarri nagusiak errepasatu ditu, 1960ko hamarkadan Espainiako Estatuko lehen bidegorria sortu zenetik, tranbia, BEI eta 180 kilometrotik gorako bizikleta sarea finkatu arte. "Mugikortasuna ez da helburua berez, gure hiriak eraldatzeko eta bertan bizi garenon bizi kalitatea hobetzeko tresna baizik", gaineratu du.
Era berean, nabarmendu du hiria mugilduta dagoela indarrean dagoena ordezkatuko duen eta klima aldaketari, garraioaren deskarbonizazioari eta joan-etorrien modu berriei lotutako erronka berriei erantzungo dien Mugikortasun Jasangarriko Plan berria egiteko prozesuan.
BALORAZIOA
"Erronka pertsonentzako hiria eraikitzea da, ibilgailu pribatuaren aurreko alternatiba erakargarriak eskainiz, baina inposiziorik gabe. Elkarrizketaren, errespetuaren eta konpromiso partekatuaren bidez", azaldu du.
Bukatzeko, Artolazabalek Gasteizek hiri jasangarritasunaren arloan jasotako aintzatespenak gogorarazi ditu, hala nola Europako Hiriburu Berdea saria (2012), Global Green City saria (2019) edo EBko Klimaren Aldetik Neutroak diren Hirien Misioan sartu izana.