Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak aurtengo Kilometroak ekitaldian parte hartu du beste instituzio eta gizarte ordezkaritza zabal baten ondoan. “Izpiz izpi” lelopean ari dira ospatzen Azpeitiko Ikastolak antolatu duen edizioa. Pedrosak, denon artean euskal hezkuntza sistema hobetzeko eta euskara biziberritzeko deia egin du. Sailburuaren hitzetan, “elkarlana, aniztasuna, familien atxikimendua eta kulturartekotasuna” dira bide horretan gakoak.
Hezkuntza sailburuak gaineratu du aniztasuna dela gure hezkuntza sistemak duen oinarrizko balioa eta “ikasle guztien errealitatera egokitutako eskola inklusiboan aurrera egiten jarraitzeko beharra” azaldu du. Era berean, “kulturartekotasuna eta aberastasuna hitzek gure aho-belarrietan errimatzen jarraitzeko proposamena” egin du Pedrosak, hizkuntza eta kultura guztien arteko bizikedatzeren alde eginez.
Azkenik, euskararen irakaskuntzan eta erabileran aurrerapausoak emateko faktore nagusiak aipatu ditu, “irakasleak, hizkuntza-proiektu sendoak, ikuspegi didaktiko eraginkorrak dituen euskal curriculuma, eta ikasleak eurak. Batik bat, ikasleak” nabarmendu du, bere ustez, eragile aktibo bihirtuta, “haiei erantzukizuna emanez, beraien jardunaren erantzule eta jabe egiten direlako”. Gaineratu du euskara hizkuntza bat baino askoz gehiago dela, “bizitzeko eta sentitzeko modu bat da, etorkizuneko belaunaldientzat zaindu behar duguna” ondorioztatu du sailburuak.