Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Ikastegiak Txoriastea Ingurumeneko Zinema Zikloaren hamaikagarren edizioa izango da antolatu du irailaren 23tik 25era bitartean Arabako hiriburuko Florida zinema aretoetan, udazkenaren hasieran Hegaztien Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, eta As bestas, Kes eta Aroak filmak eskainiko ditu. Emanaldiak 19:30ean hasiko dira eta bakoitzerako sarrerak 3 euro balioko du.
Borja Rodriguez Ingurumen Gaietako Ikastegiko presidenteak azaldu duenez, "Txoriastean zine-forum formatuan eskaintzen ditugu filmak. Gainera, proiekzio bakoitzari buruzko azalpenak eskainiko dituzte film bakoitzak lantzen dituzen gaietako adituek".
Bada, 11. Txoriastea datorren astelehenean hasiko da, irailaren 23an, Rodrigo Sorogoyenek zuzendutako As Bestas filmarekin. Ikusleen eta kritikaren aitortza jaso zituen eta benetako gertaeratan oinarrituta dagoen landatar kutsuko thriller boteretsua da.
Landa inguruneko egungo zenbait arazori buruzko hausnarketa egiten du filmak, hala nola landa eremura bizitzera joaten diren komunitate autoktonoen eta urbaniten arteko balio eta begiraden gatazkari buruzkoa, ekonomia eta lurralde krisiaren testuingurua oinarritzat hartuta. Jaime Ortiz de Urbina biologoak filmaren inguruko aurkezpen laburra egingo du, eta testuinguruan jarri.
Asteartean, irailaren 24an, Ken Loch zuzendariaren Kes izango da ikusgai. Barry Hines idazlearen A Kestrel for a Knave, eta hezkuntza eta gizarte gaiak jorratzen dituen klasikoa da. Yorkshire konderrian (Ingalaterra) filmatu zuten eta hegaztiek protagonismo handia dute. Solasaldian Udane Sanchez Rey izango da, Huella Amiga' elkartearen sortzaileak, eta haur askoren kasuan animaliekin egindako terapiak (hegaztiak barne) ekar ditzakeen onurak azalduko ditu.