Dena prest dago gaur martxan jartzeko: Kultura Plazara! egitaraua hasiko da Gasteizen asteartean, uztailaren 2an, eta askotariko diziplina artistikoen 13 ikuskizun eskainiko ditu hiriko gizarte etxe eta plazetan irailaren 5era arte, hala nola dantza, txotxongilo, magia, zirku, antzerkia edo musika ikuskizunak. Saioak dohainik izango dira, eta gehienak publiko guztientzat, Gasteizko Udaletik berriki azaldu duten bezala.
"Herritarren topaketarako aukera paregabea eskainiko du programak, oso formatu hurbilean, plaza berak ematen duenean"
Horrela, Gasteizko Udaletik nabarmendu dutenez, "herritarren topaketarako aukera paregabea" eskainiko du programak, oso formatu hurbilean, plaza berak ematen duenean, alegia, eta Gasteizko, Euskadiko, Kataluniako, Asturiasko edota Balear Irletako artista eta konpainiek parte hartuko dute, azpimarratu dutenez.
Inagurazio ekitaldia, gaur, Markeliñe Konpainiaren 'Arte-Ilusio' antzezlanarekin
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udaletik azpimarratu duten bezala, inaugurazio ekitaldia gaur asteartean izango da, Markeliñe konpainiaren Art-Ilusio antzezlanarekin, Santa Maria plazan.
Programa irailera arte jarraituko du martxan; irailaren 5ean bukatu arte, hain justu
Ondoren, eta programa irailaren 5ean bukatu arte, Capitan Maravilla Productions, D'es Tro, Tutik Clowns, Eidabe, M&A Swing Machine, Zirkozaurre, Cheek to Cheek, Festuc edota TwoMuch Circus talde eta artistak arituko dira, ondorioztatu dute Gasteizko Udaletik egindako prentsa-ohar baten bitartez.