Desgaitasuna duten pertsonen laguntzaileak Gasteizko hiri autobusetan doan bidaiatu ahal izatea onartu du Tuvisak
Tuvisa Gasteizko hiri autobusen udal sozietatearen administrazio kontseiluak garraio zerbitzu publikoarekin lotutako araudian egin beharreko aldaketa bat onetsi du ostegun honetan, ikusmen desgaitasuna edo mugikortasun murriztua duten eta joan-etorrietarako laguntza pertsonala behar duten bidaiariekin batera doazen pertsonentzako bidaia txartela doakoa izan dadin.
Laguntza pertsonala behar duten eta desgaitasun psikikoa, sentsoriala edo intelektuala duten pertsonekin batera doazenei ere apolikatuko zaie
Doakotasun hori, gainera, laguntza pertsonala behar duten eta desgaitasun psikikoa, sentsoriala edo intelektuala duten pertsonekin batera doazenei ere apolikatuko zaie, Gasteizko Udaletik jakitera eman dutenez.
Orain, Udal Gobernu Batzordeak, Mugikortasun Batzordeak eta osoko bilkurak onartu beharko dute proposamena
Araudi mailako aldaketa indarrean sartu ahal izateko lehen urratsa da onartutako akordioa. Orain, Udal Gobernu Batzordeak, Mugikortasun Batzordeak eta osoko bilkurak onartu beharko dute proposamena. Era berean, herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko epea irekiko da.
Tuvisaren administrazio kontseiluak zehaztuko du laguntza pertsonala behar duten bidaiariak autobusera igotzean zer akreditazio mota erakutsi beharko duten
Aldi berean, Tuvisaren administrazio kontseiluak zehaztuko du laguntza pertsonala behar duten bidaiariak autobusera igotzean zer akreditazio mota erakutsi beharko duten. Desgaitasuna duten pertsonen laguntzaileentzako doakotasun hori Bux zerbitzuan ere aplikatuko da.
Temas
Más en Gasteiz
-
Del laboratorio a la cocina: la "rebelión" viral del ingeniero químico Jon Ander Sanchiz
-
Noka Ekoizpena ekimenean parte hartzen ari diren emakume zinemagileek euren proiektuei bultzada eman diete Gasteizen
-
Cierre por todo lo alto en Errota
-
Gasteizko Udalak 347 kirol ikastaro antolatu ditu udako kanpainarako, 53 jarduera eta 6.600 plazarekin