Gasteizko Udalak urtarrilaren 31rako, asteazkenerako, Zaramaga auzoa biziberritzeko proiektua herritarrei itzultzeko jardunaldi teknikoa antolatu du.

Jardunaldia gizarte-etxeko areto erabileraniztunean egingo da 18:00etatik aurrera, eta urriaren 27an eta 28an egindako jardunaldi parte-hartzaileetako emaitzak aurkezteko baliatuko dute. Hitzordu haren helburua zen auzoko eragile eta kolektibo guztiek eta, oro har, herritarrek hobekuntza-proposamenak eta -proiektuak ezagutzea eta ekarpenak egitea.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udaletik azaldu zutenez, saioak bi ordu iraungo du gutxi gorabehera eta proiektuan parte hartu duten udal-sailen (21 Zabalgunea, Espazio Publikoa, Trantsizio Energetikoa, Kirola, Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak) zeregina izango da lan hauek egitea: egin behar dituzten ekintzen berri ematea herritarrei, aurreko jardunaldian mahaigaineratutako ekarpenei erantzuna ematea eta sortu diren zalantzei erantzutea.

Bestalde, eta ildo beretik, Zaramaga biziberritzeko plana da udal-gobernuaren konpromiso estrategikoetako bat. Horren helburua da hiri mailako birgaitzea eta berroneratzea lortzea, baina baita gizarte, kultura eta era guztietako biziberritzea lortzea ere. Plan honek bezainbeste helburu dituen eta eragile ugari barneratzen dituen planak partaidetza-prozesua eskatzen du.

Saioetara joateko, beharrezkoa izango da bide hauetatik izena ematea:

– udal webgunean dagoen inprimakian

– 010 edo 945 16 11 00 telefonoa

– Herritarraren Arretarako Bulegoetan.