Energia-trantsizioari buruzko zalantzak dituzu?
Gasteizko Udalak trantsizio energetikoari buruzko zalantzak argitzeko atal espezifikoa ireki du Herritarren Postontzian
Herritar guztientzat, baina bereziki zalantzak dituztenentzat, Gasteizko Udalak Trantsizio Energetikoari buruzko atal berezi bat ireki du Herritarren Postontzian. Horrela, herritar guztiek zalantzak argitu eta iradokizunak egin ahal izango dituzte.
Gaur Udaleko iturriek azaldu dutenez, ekimen hau herritarrei, ETEei, saltokiei, autonomoei eta hainbat kolektibori zuzendutako hainbat zerbitzu eta tresnari gehitzen zaie.
Zein helbururekin jaio da ekimen berri hau? Udaletik erantzun dutenez, Udalaren helburua da energia-trantsizio "segurua, bidezkoa eta inklusiboa egitea" eta, "horri esker, Gasteiz banatutako jatorri berriztagarriko energia-produkzioan erreferentea den udalerri bihurtzea". Helburu hori Zabalgunea 21 sozietatearen bidez koordinatzen ari diren hiriko eraikinen parkean "birgaitze energetikoa lortzeko eredu eragingarriari emandako indarra eta kalitatezkoa den garraio publiko elektrifikatuari eta gertutasuneko mugikortasun aktiboari emandako bultzada gehitu behar zaizkio", gaineratu dute.
Ildo horretatik, Udaletik nabarmendu dutenez, trantsizio energetikoak tokian-tokian planteatzen dituen erronkei aurre egiteko, beharrezkoa da lankidetza komunitarioaren eredua indartzea: "Toki mailan energiaren trantsizioak berekin dakartzan erronkei aurre egiteko, beharrezkoa da oparoa, berritzailea eta lehiakorra den, eta inor atzean geratuko ez den ingurune ekonomikoan komunitate mailako lankidetza-eredua sendotzea. Horrekin lotuta, Udala 2018tik ari da lanean Intensify Europako proiektuaren inguruan herritarrak ahaldunduta karbono-isurpenak gutxitzeko", ondorioztatu dute.
Temas
Más en Gasteiz
-
Cerca de 200 vecinos participan en el rezo y meditación del Vía Crucis
-
Vitoria pone en marcha la renovación de los juegos de San Martín por más de 200.000 euros
-
Vitoria deposita 942 toneladas de ropa usada en los puntos de recogida de textil
-
El contexto mundial genera dudas, pero apenas afecta a las reservas para viajar