EAEko merkatuko zerbitzuen sektoreko salmentak %1,7 gehitu dira urteko bigarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, salmentek %1,1 egin dute behera prezio konstanteetan eta dagozkion urtaro eraginak kenduta, Eustat euskal estatiustika erakundearen datuen arabera
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko salmentak %1,7 gehitu dira 2025eko bigarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiko eraginak zuzenduta. Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, salmentek %1,1 egin dute behera prezio konstanteetan eta dagozkion urtaro eraginak kenduta, Eustat euskal estatiustika erakundearen datuen arabera.
Relacionadas
Merkatuko beste zerbitzuen batzuen sektorean sartzen dira garraio, ostalaritza, informazio eta komunikazio eta enpresentzako zerbitzu jardueren sektoreek eskainitako zerbitzuak.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, salmenten igoera %0,7koa izan da Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian %1,1 eta %1,4 gutxitu diren bitartean, hurrenez hurren
Horrela, urte arteko bilakaeran, salmentak %5,5 igo dira ostalaritzan, %2,6 garraio eta biltegiratzean eta %1,5 administrazio jarduera eta zerbitzu lagungarrietan; jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen sektorean, aldiz, %0,3 jaitsi dira, eta informazio eta komunikazioen sektorean %2,1.
SALMENTAK
Hiruhileko artean, salmenten igoera %3,2koa izan da ostalaritzan eta %0,8koa administrazio jarduera eta zerbitzu lagungarrietan; aitzitik, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan eta informazio eta komunikazioetan %1,9na egin dute behera salmentek, eta garraio eta biltegiratzean %2,1.
Lurralde historikoei dagokienez, salmenten bilakaera positiboa izan da hiruretan urteko bigarren hiruhilekoan aurreko urtekoarekin alderatuz: Araban %5,3 hazi dira salmentak, Bizkaian %1,5 eta %0,8 Gipuzkoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, salmenten igoera %0,7koa izan da Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian %1,1 eta %1,4 gutxitu diren bitartean, hurrenez hurren.
Azkenik, EAEko merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko landunen indizeak %1,0 igo da aurtengo bigarren hiruhilekoan iazkoaren aldean eta %0,4 urteko lehen hiruhilekoaren aldean.
Temas
Más en Economía
-
El BBVA tiene hasta el martes para cambiar de opinión y mejorar su oferta por el Sabadell
-
Esta es la forma más sencilla de saber si tu bolsillo goza de buena salud
-
La siderurgia, entre el temor a los aranceles y el optimismo por la potencia eléctrica
-
Esta es la edad a la que una cuenta bancaria joven deja de ser gratuita