Bizkaiko Aldundiak bi milioi banatuko ditu hirugarren sektore sozialeko elkarteen programei laguntzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak 2.068.630 euro bideratu ditu aurten hirugarren sektore sozialeko erakundeek antolatutako aisialdirako eta atseden emateko programak finantzatzen laguntzera
Bizkaiko Foru Aldundiak 2.068.630 euro bideratu ditu aurten hirugarren sektore sozialeko erakundeek antolatutako aisialdirako eta atseden emateko programak finantzatzen laguntzera, Leixuri Arrizabalaga foru erakundeko bozeramaileak iragarri duenez.
Nabarmendu du inklusioa, komunitatean aktiboki parte hartzea eta aukera berdintasuna direla Bizkaiko Aldundiak ardatz dituen printzipioak, eta, beraz, laguntza zehatzak ematen ditu desgaitasuna duten pertsonek ahalik eta autonomia handiena izan dezatela sustatzeko eta haien familiei atseden hartzeko aukera eskaintzeko.
Laguntzen diren ekimenak desgaitasuna duten lurraldeko pertsonei eta haien familiei zuzenduta daude, eta aukera ematen dute zenbait jarduera egiteko, hala nola udalekuak, asteburuetako irteerak, egun bateko txangoak, egonaldiak eta banakako laguntza ekintzak.
Erakunde onuradunei dagokienez, Gorabide adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkarteak 500.460 euro jasoko ditu; Apnabi autismoa eta autismoaren espektroko beste nahaste batzuk dituztenen gurasoen Bizkaiko elkarteak, 348.710 euro, eta Fekoor desgaitasun fisikoa duten pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak 213.150 euro.
Bestalde, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioak 245.390 euro jasoko ditu, eta Gaude adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko elkarteak, berriz, 356.240 euro. Gainera, Aspace garun paralisia duten pertsonei laguntzeko Bizkaiko elkarteak 244.310 euro jasoko ditu, eta Avifes gaixotasun mentalak dituzten pertsonen eta hain senideen Bizkaiko elkarteak 118.390 euro.
Azkenik, aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak 41.980 euro emango ditu Geu Be beharrizan bereziak dituzten familien elkarteak antolatutako jarduerak finantzatzeko.
Temas
Más en Economía
-
El INE adelantará a enero de 2026 el cambio de base del IPC y revisará la cesta de la compra
-
Tres de cada cuatro nuevos autónomos desde 2021 se han constituido como societarios
-
Estrés y depresión, ¿las nuevas enfermedades profesionales?
-
"Un mundo incierto, volátil, es un mundo de oportunidades para las empresas"