Eustaten datuen arabera, Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa biltzen dituen Merkataritzaren sektorea % 2,7 jaitsi da urtetik urterako balioetan 2023ko hirugarren hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta egutegi-eraginak kendu ondoren.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta bidezko urtaro-eraginak kenduta, salmentak % 0,7 jaitsi dira 2023ko hirugarren hiruhilekoan.

Merkataritzaren barruan, salmenten urtetik urterako bilakaera positiboa izan da Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketaren sektorean (% 6,3ko igoera) eta Txikizkako merkataritzaren sektorean (% 0,7ko igoera aurreko urteko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta). Handizkako merkataritzaren sektorean, berriz, salmentak % 6,6 jaitsi dira urtetik urterako balioetan.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, bidezko urtaro-eraginak kenduta, beherakada bat gertatu da Handizkako merkataritzan zein Txikizkako merkataritzan (% 1,3ko eta % 0,1eko jaitsiera, hurrenez hurren). Ibilgailuen salmenta eta konponketaren azpisektorean, berriz, salmentek % 1,7ko igoera izan dute aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Merkataritzaren sektoreko salmentek, prezio konstanteetan, urtetik urterako beherakada bat izan dute hiru lurralde historikoetan. Gipuzkoan, jaitsiera % 3,6koa izan da, Araban % 2,6koa eta, azkenik, Bizkaian % 2,1ekoa.

2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Gipuzkoako salmentek % 1,8ko jaitsiera izan dute, eta Bizkaikoek, berriz, % 0,2koa. Araban, berriz, salmentak % 0,1 igo dira aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Euskal AEko Merkataritzaren sektoreko landunen indizeak % 1,3ko igoera izan du 2023ko hirugarren hiruhilekoan, 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, igoera % 0,4ra iritsi da.