Dirubilketak bilakaera positiboa izaten jarraitzen du, eta horrek esan nahi du % 3,4 igo dela dirubilketa metatua aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.
Ekitaldi honetako 71,7 milioi euroko dirubilketa gehigarriari esker, guztira 2.177,7 milioi euro bildu dira urrira arte.
DIRUBILKETA, GUZTIRA
Aldi honetan, desberdina izan da zuzeneko zergen eta zeharkako zergen ekarpena dirubilketan. Horiek horrela, batez ere zuzeneko zergen bilakaera positiboari esker (% 8,7 igo da aurreko urteko dirubilketa metatuaren aldean) lortu da 2.177,7 milioi eurora iristea; aldiz, zeharkako zergek % 0,6ko jaitsiera txikia izan dute dirubilketan.
Hartara, zuzeneko zergen bidez 1.093,6 milioi euro bildu dira guztira, eta zeharkako zergen bidez, berriz, 835,3 milioi euro.
ZUZENEKO ZERGAK: 1.093,6 milioi euro (% 8,7)
PFEZ: 781,1 milioi (% 7,5)
PFEZaren dirubilketa bilakaera ona izaten ari da oraindik, zeina 781,1 milioi euroko dirubilketa metatuan gauzatu baita. Horrek esan nahi du kontzeptu hori % 7,5 igo dela aurreko urtean guztira metatutakoarekin alderatuta.
Lan atxikipenek enpleguaren bilakaera ona islatzen dute oraindik ere, eta kontzeptu horrengatik metatutako dirubilketa 788,8 milioi euro izan da, hau da, guztira aurreko urtean baino 58 milioi euro gehiago bildu dira, eta hori % 7,9ko igoera da.
PFEZaren kuota diferentzialari dagokionez, aurreko urteko aldi berean baino 10,6 milioi euro gehiago itzuli dira guztira, hau da, aurreko urtean baino % 24 gehiago; zehazki, 55 milioi euro itzuli dira.
SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: 258,2 milioi (% 11,8)
Dirubilketa metatua 27,2 milioi euro igo da; hortaz, 258,2 milioi euro bildu dira zerga honen bidez.
Zenbateko horrekin, aurreko urtean baino % 11,8 gehiago bildu da sozietateen gaineko zergan.
ZEHARKAKO ZERGAK: 835,3 milioi euro (-% 0,6)
Zeharkako tributazioa osatzen duten bi kontzeptu nagusietan ikusten den dirubilketa metatuaren jaitsierak eragina izan du dirubilketa horrek aurreko urteko % 0,6ko jaitsierarekin alderatuta izan duen jaitsiera txikian.
Hala, BEZak % 0,9ko murrizketa txikia izan du, eta hidrokarburoen gaineko zergak % 4,3ko gutxitzea dirubilketa metatuan.
BEZa: 548,3 milioi euro (-% 0,9)
Orain arte, urtean 548,3 milioi euro bildu dira guztira, hau da, aurreko urtean baino % 0,9 gutxiago.
HIDROKARBUROAK: 187,7 milioi euro (-% 4,3)
Dirubilketak % 4,3 egin du behera, eta, horren ondorioz, dirubilketa metatua 187,7 milioi euro izan da kontzeptu honengatik, aurreko urtean baino 8,4 milioi euro gutxiago.