Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeak maila handiko proba bana jokatuko du aste honetan Okzitanian, Andorran eta Danimarkan, prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Hain zuzen, asteazkenetik larunbatera, ekainaren 18tik 21era, euskal taldea La Route d'Occitanie itzulian izango da, Tourmalet mendatearekin eta Luz Ardiden gainean amaituta.
Gainera, egutegiko bi klasiko berritan ere izango da, Andorra Morabanc Classica eta WorldTopur mailako Copenhagen Sprint jokatuko baititu, biak ala biak igandean, ekainaren 22an.
Nicolas Alustiza, Mikel Bizkarra, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Iker Mintegi, Danny van der Tuuk eta Unai Zubeldia dira La Route de Occitanie itzulian lehiatuko diren zazpi txirrindulariak, Ruben Perezen zuzendaritzapean. Jon Agirrek ez du parte hartuko Esloveniako Tourrean erradioren burua hautsi ostean.
Txirrindulari talde bera lehiatuko da igandean Andorra Morabanc Classica klasikoan, eta Jon Aberasturi, Iker Bonillo, Xabier Berasategi, Gotzon Martin, Paul Hennequin, Andoni Lopez de Abetxuko eta Louis Sutton izango dira egun berean WorldTourreko Copenhagen Sprint klasiko berrian, Jorge Azanzaren eta Pablo Urtasunen zuzendaritzapean.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Arabako Foru Aldundiko gobernu kontseiluak lurralde historikoko landa bideak mantentzera bideratutako gauzazko laguntzen 2025eko ekitaldiko deialdiaren ebazpena onartu du astearte honetan, eta guztira 450.000 euroko inbertsioa egin du.
69 toki erakundek jasoko dute gauzazko laguntzaz, eta ez du ekarriko zuzeneko diru transferentziarik, Arabako Aldundiak zuzenean kontratatutako kontserbazio obrak egitea baizik
Foru erakundearen arabera, inbertsioa hiru eremutan banatuta egin da: Arabako Errioxan 92.616,28 euro, Gasteizen 182.093,04 euro eta Gorbeialdean 175.290,68 euro.
Guztira, 69 toki erakundek jasoko dute gauzazko laguntzaz, eta ez du ekarriko zuzeneko diru transferentziarik, Arabako Aldundiak zuzenean kontratatutako kontserbazio obrak egitea baizik.