Tomasz Gielo 31 urte eta 2.05 metroko hegal-pibot poloniarra da Surne Bilbao Basketen bigarren fitxaketa 2024-2025 denboraldirako, Harald Frey joko antolatzaile norvegiarraren ondoren. Stal Strow Wielkopolski taldetik dator, non 12.4 puntu eta 7.5 erreboteko batez bestekoak lortu dituen Poloniako Ligan, 15.3 kredituko baloraziorako, eta denboraldi baterako fitxatu du.
Gielok esperientzia zabala dauka ACB Ligan, Joventut Badalona (2016-2018), Lenovo Tenerife (2018-2020), Morabanc Andorra (2020-2021) eta Casademont Zaragoza (2023) taldeetan jokatu baitu
Bilboko taldeak aste honetan bere webgunean jakinarazi duenez, Gielok esperientzia zabala dauka ACB Ligan, Joventut Badalona (2016-2018), Lenovo Tenerife (2018-2020), Morabanc Andorra (2020-2021) eta Casademont Zaragoza (2023) taldeetan jokatu baitu.
Poloniako selekzioarekin jokatzen du kategoria txikietatik, eta 2018ko Eurobasketean izan zen
ACBrekin batera, hegal-pibot poloniarrak Alemaniako Ligan (Würzburg Baskets, 2021-2022), Greziakoan (Peristeri, 2022) eta Turkiakoan (Merkezefendi, 2022-2023) ere jokatu du, eta esperientzia dauka BCL, Eurocup eta FIBA Europe Cup txapelketetan. Poloniako selekzioarekin jokatzen du kategoria txikietatik, eta 2018ko Eurobasketean izan zen.
Tomasz Gielok Endesa Ligan eta nazioarte mailan duen esperientzia nabarmendu du Surne Bilbao Basketen kirol zuzendaritzak. "Jokoan kalitatea dauka kanpoko jaurtiketan eta pasean, eta erreboteatzaile ona ere bada. Uste dugu gaitasun horiekin hegal-pibot postua ondo betetzen lagunduko digula", adierazi du.