Surne Bilbao Basketek Harald Frey joko antolatzaile norvegiarra fitxatu du
Harald Fray jokalariak eta Surne Bilbao Basketek akordioa lortu dute joko antolatzailek norvegiarrak Bilboko taldean joka dezan 2024-2025 denboraldian, kontratua beste urtebete luzatzeko aukerarekin, klubak sarean jakinarazi duenez.
Telekom Baskets Bonn talde alemanean denboraldi "bikaina" egin ondoren helduko da Fray Bilbora, 2023-2024 denboraldian batez beste 11.4 puntu, 5.1 asistentzia eta 13 kredituko balorazioa lortu baitzituen. Aurreko denboraldian batez besteko hobeak izan zituen Bundesligako BG Gottingen taldean: 14.7 puntu, 4.4 asistentzia, 2.3 errebote eta 14.6 kredituko balorazioa.
Bere ibilbidea Norvegiako lehen mailan nabarmenduz hasi zuen. Ondoren, NCAA AEBetako unibertsitate ligan aritu zen, Montana State unibertsitateko taldearekin, eta 2018-2019 denboraldian 17.2 puntu, 5 asistentzia eta 4.5 erreboteko batez bestekoak lortu zituen.
AEBetako esperientziaren ondoren, Freyk Espainiako Urrezko LEB mailan hasi zuen Europako ibilbidea. Alimerka Oviedon 16.2 puntu, 4.7 asistentzia eta 3.5 erreboteko batez bestekoak lortzen ari zen 2021-2022an, denboraldi erdian Alemaniako saskibaloiaren proposamen ukaezina jaso aurretik.
Harald Fray Norvegiako selekzioko gizon garrantzitsuetako bat da, eta 2025eko Eurobasketerako sailkapen partidetan batez beste 20.2 puntu, 3.5 asistentzia eta 2.5 errebote lortu ditu.
Surne Bilbao Basketek kirol zuzendaritzaren arabera, azken urteetan "aurrerapen handia" izan duen joko antolatzailea da Fray. "Pauso egokiak eman ditu jokatu dituen lehiaketen bere maila gehituz, eta Surne Bilbao Basketen rol garrantzitsua izateko prest dagoela uste dugu", adierazi dute.
Paseak egiteko "gaitasun handia" duen jokalaria dela nabarmendu dute, eta, gainera, barneraketetan eta jaurtiketa laburretan nahiz hiru puntukoetan saskira dezakeeka. Defentsan "intentsitatez" jokatzen duela eta jokalari "sendoa" dela esan du taldeko kirol zuzendaritzak.