Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa txirrindularitza taldea Pirinioetako Emakumezkoen Tourrean lehiatuko da ostiraletik igandera, ekainaren 14tik 16ra. Yurani Blanco, Jessenia Meneses, Usoa Ostolaza, Marta Romeu, Aileen Schweikart eta Eneritz Vadillo ariko dira tartean Aubisque mitikoa duen ibilbide menditsuan, Ion Lazkanoren zuzendaritzapean.

"Itzuliko talde erreferenteetako bat izango garela esatera ausartuko nintzateke"

Lazkoaren hitzetan, "itzuliko talde erreferenteetako bat izango garela esatera ausartuko nintzateke, eta ahalik eta UCI puntu gehien lortzen saiatuko gara, 2025erako 'wildcard' lortzeko borrokan jarraitzeko".

Usoa Ostolaza, Aileen Schweikart eta Yurani Blanco sailkapen nagusirako lehiatuko dira

Usoa Ostolaza, Aileen Schweikart eta Yurani Blanco sailkapen nagusirako lehiatuko dira, eta, taldeko kirol arduradunaren arabera, "horrek esan nahi du egunero onenekin egon beharko dugula, batez ere Aubisquen amaitzen den bigarren etapan". "Bertan alde nabarmenak irekiko dira ziur asko. Beraz, egunero ahalik eta ondoen aritzen ahalegindu gara eta taldearen bide onari jarraipena ematen", gaineratu du.

Lasterketa 3. mailako lau mendaterekin hasiko da

Lasterketa 3. mailako lau mendaterekin hasiko da Lourdesera iritsiko den lehen egunean. Larunbatean, etapa nagusia Col d'Aubisquen bukatuko da (1.700 metro), eta igandean, zazpi mendate puntuagarrirekin amaituko da itzulia. 18 taldek parete hartuko dute, World Tourreko bat eta 14 Kontinental tartean, bertatik ondorioztatu dutenez.