Daniel Álvarez López Galizian jaiotako kazetari, irrati esataria eta telebista aurkezlea da. EITBren aurpegi ezaguna da. Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2000. urtean Radio Euskadin hasi zen bekadun. Ordutik, bere ibilbide profesional guztia EITBn gauzatu du. Ganbara irratsaioko gidaria izan zen, eta urte askoan Radio Euskadiko Boulevard albistegia zuzendu zuen. 2021eko otsailean, gainera, Radio Euskadiko albistegietako zuzendaria izango zela iragarri zuten. Gaur egun, La Noche de... saioaren aurkezlea da, apirilean Felix Linaresen lekukoa hartuta. Horren aurretik, baina, beste hainbat saiotan aurkezle lanak egindakoa ere izan da; besteak beste, ETB2ren Políticamente incorrecto, Plató 2.0, El lector de huesos eta El sabor del crimen saioetan. Sariren bat edo beste ere jaso izan du: hala nola, Eurobasque Saria (2014) eta Zilarrezko Antena Saria (2019). Bestelako lanetan ere ikusi izan dugu: esaterako, euskarari lotutako bideoetan, edota Rikardo Arregi Kazetetaritza Sarietako aurkezle gisara.
Dani Alvarezen kultur gomendioak
Abesti bat: Ez da erraza abesti bakar bat aukeratzea, baina Iron Maidenen Rime of the ancient mariner esango nuke.
Musika talde bat: Parkway drive.
Bakarlari bat: Zaz eta Bruce Sringsteen.
Liburu bat: I am Ozzy Osbourne.
Antzezlan bat: Pantomima full.
Film/telesail bat: American history X filma eta Fariña telesaila.
Kultur espazio bat: Gasteizko Jimmy Jazz aretoa.
Telebistako aurkezle bat: Iñaki Gabilondo eta África Baeta.
Irratsaio bat: Antes de mirar, cruzar (Anjel Alkain, Aitor Gabilondo eta Josean Barreiro).
Jaialdi bat: Wacken, Resurrection fest.