ALJERIAKO gerra dugu euskaldunokpartaide izan gaituen mundu zabalekoazken gatazka belikoa. 1954 eta1962 urteen artean, Lapurdiko, NafarroakoBehereko eta Zuberoako 20 eta 25 urtearteko 20.000 gazte inguru Afrika iparraldekoherrialde horretara eraman zituzten Frantziarensubiranotasuna defendatzera. Aljeriakogerrara joandako euskaldun haien artekoakditugu, Ipar Euskal Herrian euskaltasunarengarra bizi-bizirik matentzen ahalegindu direnlau izen handi: Txomin Peillen eta Jean LouisDavant euskaltzainosoak, Xipri Arbelbideapaiza eta PiarresAintziart filosofoa.Lauretatik, XipriArbelbide apezgaiaizan zen Aljeriarairitsi zen lehena, 21urte zituela, II. MunduGerraz geroztikFrantziaren kontrolpeanzegoen Alemaniakozatian 14 hilabetekosoldadutzaegin ondoren.

“Hamabost bateuskaldun ginenelkarrekin, eta1957an joan ginenAljeriara, Marokokomugatik hurbil denTlemcen hiriareneta itsasoaren artekomendixka gain batetara,Beni Warsusetan.

Transmisioetakoidazkari buru nintzen ni, eta nire eskuetatikpasatzen ziren koronelari igortzenzizkioten mezuak. Bertze 28 hilabete eginnituen han”, kontatu du Arbelbidek.Bigarrena Txomin Peillen izan zen: “25 urtenituen eta urtebete neraman bigarren mailakobiologo irakaslegoan”, gogoratu du. Peillenmediku lanetan ibili zen 18 hilabetez Dahramendietan, eta ikasketa-mailagatik ofizialaizan zitekeen arren, pribilegio horri uko egiteaerabaki zuen: “Ez nintzen ofizier kargurairitsi, alde batetik ukatu nuelako, eta ParisenCNTko espainolekin eta Eusko Jaurlaritzakolagunekin ibiltzeagatik fitxa gorriarekin nengoelako,bulegoetako lagun batek esanda”,azaldu du.

Aljeriara iritsi zen hirugarrena Jean LouisDavant izan zen, 23 urte eginak zituelarik.“Soldaduska osoa han egin nuen, 1958ko irailetik1960ko abendura arte, eta nik ere ofiziereskolan sartzeari uko egin nion, gerra zikinhorretan ez bainuen ardurarik hartu nahi.Armadako inteligentzia zerbitzuan sartu ninduten,gradatuen auto gidari eta idazkari,Sahara aldean”.

Azkenik, 1959an, PiarresAintziart iritsizen, 22 urteko apezgaiazela: “Marseillanontzia hartu bainolehen, 14 hilabeteeginak nituen Frantzian,Infanterie deMarine delakoan, etabeste hainbestepasatu nituen Aljerian.Beste apezgaibatekin ofizier izateaerrefusatu nuen, ezgenuelako gradatugisa gerla motaharen konplize izannahi. Gaztigatuakizan ginen biak”.

GUDAREN HASIERAJatorriz berbereenlurraldea izanik,Aljeria kartagotarren,erromatarren,arabiarren, espainiarreneta frantsesenlurralde-gutizien helburu izan da historianzehar. Frantsesak 1830ean finkatu ziren bertan,eta gerla hasi zenerako, Aljerian bizi zirenbederatzi milioi biztanletik milioi bat ingurufrantsesak ziren. “Aljeriak ez zuen gerrarenbeharrik nazio bat izateko, jadanik hala baitzen,Abd el-Kader eta Messali Hadji esker, bainaFrantziako buruzagiek ez zuten aski goizikentzun, eta gerra hortik etorri zen”, adierazidu Davantek, garai hartako ingurumari politikoalaburbildu nahian. Peillenek alderdi politikofrantsesen itsukeria nabarmendu du:“Frantses jakobinoek, ezkerrekoak barne, Aljeriariautonomia ukatu zioten, demokrata kristauakbakarrik alde izanik”.

Aljeriako gerrako garairik latzenetan, Frantziak milioi erdi soldadu inguruko armadasendoa osatu zuen, baina aljeriarren aurkakogehiegikeriak askoz ere lehenago hasiziren, II. Mundu Gerra amaitu eta egun gutxibatzuk geroxeago. “Guk bagenekien frantsesek40.000 zibil hilak zituztela Setif herrikosarraskian”, azpimarratu du Peillenek, FLNkoburuzagi askok “Viet-Minh gerillaren aurkafrantses armadarekin batera gudukatu etaIndotxinan ikasitakoa beren herrian praktikatuzutela” nabarmenduz.

Beraz, Davantek aitortu duenez, “hara joanaurretik bagenekien, L’Express, France-Observateureta Témoignage chrétien gisakoaldizkari askeen bitartez, Aljeriako gertakarienberri”. Orduko euskal prentsak ere Mediterraneoazbestaldeko triskantzen berri emanzuen, bereziki Piarres Lafitte buru zuenHerria aldizkariak, zeinek, 1957ko ekainean,salaketa bati aurre egin behar izan baitzionBaionako Auzitegian, Piarres Lartzabalekargitaratutako artikulu batzuengatik.Herriak-ek Aljerian soldadu zebiltzan gazteeuskaldunek igorritako 200 albiste, iritzi,bertso eta argazki baino gehiago plazaratuzituen 1956tik 1962ra bitartean, eta 1959koapirilean, Soldado diren aphez aintzindariakmintzo izenburupean, Aljerian zebiltzan 35elizgizonek gotzainei igorritako kexu batenberri eman zuen. Hauxe irakur daiteke idazkihorren pasarte batean: “Arrangura dirafrantses gachto zonbaiten egitatez. Bertzeakbertze, basakeriak obratzen dituztela Algerianozonbaiten aithortzerat bortchatzeko,batzuetan, funtsarik gabe, tiroz garbitzen zibileta soldado presonerak, edo oraino, Algerianokolpatuak hiltzen”.

“Gutun hori, soldadugoa burutu eta zenbaiturteren buruan berriz deituak izan ziren batzuekidatzi zuten. Teniente izateko ikasketakeginak zituzten, eta batzuk kapitain edokomandante ziren. Izugarrizko eskandaluaizan zen, ofizialki han ez baitzen deus gaizkiegiten”, zehaztu du Arbelbidek.

INFERNU GIROA Iparraldeko lau euskaltzalehandi hauen artean, Aintziart izan zen gerrakoinfernu-girotik hurbilen ibili zirenetakobat: “Gauzarik txarrenak lagunen heriotzakizan ziren ?gure batailoian 26, urtebetean?,baita beldurra, akidura, torturatuen garrasiakondoan zegoen gelan, edota ‘exécution sommaire’ hura, Douar herriko hamar batnotable lerrokatuak eta tirokatuak izan baitzirenkanpamenduaren erdi-erdian”.

Arbelbidek ere bertatik bertara ezagutuzituen gerrako krudelkeriak: “Goiz batez, zazpiakinguruan, mezu bat: ‘sei lagun hil zituztenfelagek’. Helikopteroak entzun genituenairean, kolpatu eta hilen bila. Eguerdi inguruan,mezu berri bat: ‘hamabost bat susmagarrihil ditugu’. Koronelari eraman nion.Oihuka hasi zen: ‘Zer! Hamabost bat! Ez dakite15 arte kontatzen ala? Gainera, susmagarriakez dira hiltzen!’. Handik bizpahiru astera,han neukan lagun batek erran zidan, anabuskadarenondoko herrian, harrapatuguziak garbitu zituztela, haur eta xahar, gizoneta emazte”.

Davantek, aldiz, “gauza guti ikusi baina askoikasi” omen zituen frantziar inteligentzia zerbitzukodosierretan. “Nahiz ardura zuzenikez nuen hango zapalkuntzan eta itsuskerietan,konplize sentitzen nintzen”, aitortu du.GERRAKO ALTXORRAK Aljeriako egonaldihartan, Peillenek geroko jardunean lagungarrisuertatu zitzaion jakinduriazko altxorrabildu zuen: “Bereber eta arabiar kulturen ezagutzea,arabiera apur bat ikastea eta sendagilebatekin zibilak sendatzen ibiltzea”. Horrezgain, Peillenek gerraren absurdua nabarmendudu oroz gain: “Aljeriako gerra alferretanizan zen eta bakezaleago egin ninduen, hantxeohartu bainintzen borroka armatuaren baliorik ezaz, zeren, azkenean, FLN ez baitzen inoizlurralde batez jabetu, baizik eta diplomaziazeta nazioarteko iritzia bilduz irabazi baitzuen”,adierazi du.

Aintziartek, apaiz bokazioaren galerarekinbatera, “mendi-gain hartako oihal-etxean etasufrimendu guzien erdian bizi genuen ezinsinetsizko adiskidantza” du gogoan. “Gerrahark Aljeriaren indepentziarako balio izanzuen, eta beste milaka gauzendako, liburuetan,eta gu denen lekukotasunetan direnensentimendu eta ideiendako!”, erran du.Davantentzat, aldiz, “gauzarik onena autogida baimena dohainik lortzea” izan omenzen. “Hortik aurrera, Aljeriako gerrak ez zuendeusetarako balio izan, ez enetzat, ez Frantziarentzat.Horrek, militarki garaitu ondoren,dena galdu zuen, eta lehenik Aljeriakopopuluen atxikimendua, han egoteko beharzuena”, gaineratu du.

Arbelbidek, azkenik, seminarioan sekula ikasikoez zuena ikasi omen zuen, “zertarakokapaz den gizon bat, den hoberena ere, gisahartako egoeran gertatzen delarik”, eta gerlakutzi ohi duen hildako-zerrenda luzeaz gain?“aljeriarrak dozena milaka hil ziren”?, Aljeriakofrantsesen patu gaiztoa gogoratu du:“Gauza guztiak utzirik, Frantziara ihesi joanbehar izan zuten, ezerezetik bizi berri bat hastekoasmoz, baina beste frantsesek gaizki ikustenzituzten, nolabait gerra haren hobenduntzathartzen baitzituzten”.