LAROGEIKO hamarkadan euskal eskulturarenberritzaileen artean protagonistanagusietakoa denaren lana, betiere diziplina ezberdinen artean mugituz,formaren, estrukturaren eta kolorearenhedapenaren bidez, objektu konstruktiboensorkuntzatik giro eta espazioen eraikitzekonplexu eta eklektikoetaraino garatu da.Eskulturaren konbentzioen inguruan galdegineta zalantzan jartzen dituen lanetan mailaezberdinak atzeman daitezke; batetik, formalki,jatorri ezberdineko objektuak elkartzeanosaturiko estrukturak ditugu, angelu,tentsio eta indarrek baldintzaturiko masak,irakurketa multipleak ahalbidetzen dituztenak;bigarrenik, formen esangura sinbolikoa,korronte konkretu batean koka daitekeena,aldi berean tradiziotik edaten duena eta beraugainditzen duena; azkenik, alderdi soziala,kromatikoki manipulatutako egunkarietakoalbisteen bidez.
Obra ezberdinak daude erakusketan ?tamainahandiko lau eskultura, txikiagoen artean; etabaita marrazki ezberdinak ere-, bere osotasuneaninstalazio erraldoi legez kontsidera daitekeena.Nolakoa da pieza autonomoen artekoerlazioa?
Pieza bakoitzak bere nortasuna lortzea da nirelan prozesuaren helburuetako bat, eta gero,horien arteko harremanak nola sortu hautatubehar izaten da, faktore ezberdinak kontutanizanik, hala nola, fisikotasuna, beren irudia,erakusketa-espazioa... Kasu honetan,eskulturak soporteak ere badira, egunkarietakomezu ezberdinen euskarriak, eta horrekdispositiboan ?hau da, nola erakusten diren?eragiten du; lan hauek eskultura eta gailubezala sortzen dira, baina bakoitzak bere izaeramantenduz.
Zelan moldatu zara espazio ikusgarri honetaraegokitzeko?
Espazioa berezia eta handia da oso. Honekzailtasunak eta abantailak dauzka, kasuhonetan eskala ezberdinetako artelanak erabiliditut; batzuk, espazioaren gardentasunadela-eta hainbestekoak ez diruditen arren,hurbiltzean benetan monumentalak direlakonturatzen gara. Dena den, gu ohartu gabeere sabaian dagoen egitura batek markatzendu aretoaren izaera, eta muntatzerakoan, egituraarkitektoniko horrek agintzen duenordenaren aurka joaten saiatu naiz, bestelaaretoak berak ordena cartesiarrean muntatzerabehartzen zaitu, eta nik hori ekidinnahi izan dut.
Euskal Eskolako eskultoreengan materialenizaera noblea funtsezkoa izan bada, zure kasuanzakarretatik berziklatutako materialakberreskuratu dituzu, kartoia kasu. Zer dela-etadarabiltzazu tradizionalki bigarren mailakotzatkontsideratu izan diren lehengaiak?
Pobretzat dauzkagun materialen erabilpenarenatzean artelanen materialtasunareninguruko kritika bat dago. Tradizionalkiegindako moduari baino gehiago, erabilitakomaterialari eman zaio garrantzia, eskulturarenalorrean batez ere. Hau argiki emanda Euskal Herrian, non materiala ?burdina,egurra, harria? oinarrian egon den, euskaleskulturgintzaren identitate-ikur nagusia bihurtu arte. Nik lehengaia bere materialtasunagatiklandu dut beti, ez bestelako esangurengatik,eta kartoia erabiltzea horrekinlotuta dago, erraz manipulatzeko eta gauzaksortzeko materiala bilakatu dudalako, beresinpletasunean, zaborretik berreskuratutakomateriala izateaz gain.
Kartoiaren erabilerak pieza monumental batiarintasun efektua egozten dio. Nola eragitendu materialak pertzepzioan?
Arintasunaren hautematea kartoiarekikodugun pertzepzioarekin lotuta dago. Bainaeskulturari ez diogu zertan halako izaerarikegotzi behar. Auzi horrek guk dugun materialeninguruko irudiarekin du zerikusia. Piezatxikietan kartoia ere azaltzen da baina irudimoduan, erreprodukzio gisa, altzairuzkofundizioak baitira, eta ez dira batere arinak.Dena esperientziari loturiko kontua da: gurezentzuak ohituta eta lotan daude, gauzaknola eginak dauden dakigula uste dugu (etanola egin behar diren ere), eta arteak erakustendigu hori ez dela horrela; hortik kartoiarenerabileraren inguruan egindako gogoeta,ikusleak ere egin beharko duena.
Koloreari dagokionean, tonu lau eta biziaknabarmentzen dira, erakargarriak, ikuslearenbegiradaren katalizatzaile legez funtzionatzendutenak. Batetik, batasuna ematen die lan tridimentsionalei;bestetik, pinturaren alderdisentsuala ere agerikoa da lan guztietan. Zeinda koloreak eta pinturak duten lekua zurelanean?
Hiru dimentsiotako eskulturei osotasun batematen die koloreak, baina ez gara soilikkoloreaz edo pertzepzioari buruz ari, pinturariburuz ere ari gara bere zentzu materialean,fisikoan. Pinturak eskultura objektubakar gisa azaltzen digu eta begirada bideratzendu bere azalean barrena; barrukomateriala estaltzen du, baina ez du desagerraraztenerabat, eta tentsioa sortzen da,batak bestea elikatuz. Bestalde, eta koloreeidagokienez, aukera ezberdinak daude eta egiturakberak eskatzen duenaren arabera erabakitzendut.
Itsatsitako egunkarietako orrialdeetako zatiek?zuzenak zein anbiguo bezain iradokitzaileak?Kataluniaren egoera politikoa, genero biolentziaedo ekonomiaren egoera dituzte mintzagai.Kutsu kritikoko mezuak dira?
Ez zehazki. Eskulturak euskarri dira, etaeuskarri fisikoaren eta testualaren arteantentsioak egon badaitezke ere, niretzako ezda arazo bat, tentsio horiek beste leku batzuetaraeraman ahal baikaituzte. Esaldi horietan kritika soziala baino mekanismopoetikoa dago. Titularrek kontestua galtzendute, era berean, irudiak, zeinuak bilakatzendirelarik. Asmoa ez da beraien artean errelatozentzudun eta logiko bat sortzea; forma,fisikotasuna, kolorea eta hitza daude, bainaazken hau zehaztu gabea, jatorritik deskontestualizatua.Zeinuak espazio batean kokatzendituzu, testuinguru berrian; ondorenikuslea dator, ezagutzen ez duzuna, bere biziesperientziarekin,eta bakoitzak modu ezberdineanirakurtzen ditu zeinu-harremanhoriek.
Zein garrantzia ematen diozu esperientzia sentsualari,eta nola enfokatzen duzu zure lanenkarga estetikoa?
Nire lanak kontraesan batetik sortzen dira.Alde batetik, oso fisikoak dira: gure espazioarenbaitan dauden gauzak, ukitu beharrekoak,etab. Bestetik, pertzepzioarekin ere badute harremanik, begiradak ematen duen plazerrarekin...Bi aukera horien arteko tentsiotiksortzen dira nire lanak, batzuetan oreka mantenduz,beste batzuetan, berriz, zeharo galduta.Hala ere, berezko espazio bat sortzendutela iruditzen zait.
Lanotan ikusleak erreferentzia semantiko ugarisumatzen ditu inplizituki, baina horiek bilatu,aurkitu eta sortu behar ditu. Sorkuntza prozesuan,pentsatzen al duzu ikuslearengan?
Ikuslea gogoan daukat beti. Ikusle aktiboa,bera da benetan artelana osatzen duena. Nikez dakit obra nola jaso edo ulertuko duen etaez diot nola begiratu behar duen eskatuko ere,baina abstraktuan ikuslea beti dago hor.
Artearen munduan ibilbide sendoarekin batera,perspektiba tenporal esanguratsu baten jabezara. Nola ikusten duzu arte garaikidearen egoeraEuskal Herrian, eta nolako bilakaera atzemanduzu azken 30 urteotan?
Sortzaileak badaude. Lehen zeuden, oraindaude, eta gero ere egongo dira. Belaunaldiakberritu egiten dira, eta nire adinekoak eta nibaino gazteago diren pila bat daude lanean.Kontua da horien ikusgarritasuna, non ematenden sortzailearen eta ikuslearen artekoenkontrua. Galdera honakoa da: gizarteakbehar al ditu sortzaileak? Jendeak behar aldu artea? Nire ustez egun ikusleak eskaintzagehiago dauka, eta lehen arteak zuen tokiaalboratu egin da. Arteak eskaintza berezi etazehatza egiten du, eta sortzaileon lana erebada egungo tresnak erabiltzea jendearenganaheltzeko. Lengoaiak aldatu egiten dira, baitaikusleen beharrak ere. Bada gauza berriakegiteko giroa. Baina artea ez da espektakulua,nahiz eta batzuetan horren elementuakerabili, espektakulua kuestionatzeko moduabaizik. Era berean, artistak bere lanetik bizibehar du, eta hori oso zaila da.
Merkatuari dagokionean, zein da bildumagintzapribatuaren egoera? Ba al dago bildumagintzakultura sendorik?
Ezetz esango nuke. Erakunde publiko batzukbere lanak bete dituzte, baina krisi ekonomikoagurera heldu denean, artea gizartearenlehentasunen maila baxu-baxu batera bueltatuda. Beharbada Euskal Herri mailan ezda horrenbestekoa izan, sortzaileentzakolaguntza publikoak badirelako oraindik, bainaestatu mailan modu oso argian izan dahorrela. Alor pribatuan, halako galeria batexistitzea eta bertan egon ahal izatea miraribat da. Krisia sekulako sarraskia izan da,azken hamarkadetan sorturiko egitura profesionalakzeharo lurperatu dituena. Denaden, gaur egun argi dago artea ez dagoelagure gizartean lehentasunen artean, etahonek eragina duela bai sorkuntzan eta baitabildumatzearen kulturan ere.
Zure hurrengo erakusketa Madrileko Alcalá 31aretoan izango da, otsailean, ARCOmadrid2015eko programazioaren baitan. Zer ikusikodugu bertan?
Bertarako propio egindako proiektu eta erakusketabat izango da. Azkeneko 25 urteetangauzaturiko instalazio-muralekin erlazionatutakolanen 10 piezetako hautaketa bat jasokodut, dispositibo berri batean.