JEAN Elissalde Azkainen jaio zen,1883an. Hala bada, Frantziaren aldearmak hartzera deitu dutelarik hortxehortxeditu hogeita hamar urteak beteberri. Lau egingo ditu errekaz erreka.

“Erreka”, hitz horixe darabil Jean Elissaldekbere gerrako oroitzapenetan frantsesezkotrencher eta espainolezko trainchera horienbaliokide. Oroitzapenok Euskualduna astekariakeskaturik idatzi zituen, hamaika ataletan,1936ko abenduaren eta 1937ko abuztuaren20a bitartean argitaratzeko. Euskara ederreanidatziak, Patri Urkizuk apailatu zuenhorien edizioa liburu euskarrian. XVII.a Gerlanliburua (Alberdania, 1995) ErreketakoGerla ere iritzi zitzaion Sarraski Nagusiko atalhorretakoen kronika da.

Esan behar da ehun urte igarota ere gurefokoa gehienetan haiexetara doala, erreketara,hain izan zen hangoetako hura Humanitatearenhistorian jazoera berria. Lau urtezizan ziren gerla-lerroak Europa Mendebaldeania-ia hastapenetako leku berberetan geldi.Eta bitartean alde bietakoek batak bestekoariheriotza eman eta eman. Horrelaxeidatzi ahal ukan zuen Jean Elissaldek: “Bazinakitezer odol errekak zoazin geriza horienaintzinean, bortzean, eguerdi gabe jada!”.

Odol errekak, bai, esangura anitzetako hitzabaitugu euskaraz “erreka” hitza.Nola hasi zen errekeena? Berez, esan dezakegu.Gerla ere berez hasi zen lege berean.Militarrek, arestiko batean esan bezala, eginakzituztelako zein alderditakoek beren planak.Guzti-guztiek. Alemaniak Frantziari erasoegiteko ez zuen honekin zeukan 97 kilometrokomugako ezein bazter, zokondo edozirrikitu erabili. Belgikan barrena egin zuen.

Zenbait egunen buruan Chantilly inguruanari ziren, haragizko gatoak ekoizten. Agorrilaren22an 27.000 soldadu frantsez kalitudituzte. Egun bakarrean. Hantxe. MugenGerla iritzi zitzaion batailan. Hurrengo eguneanJaponia sartu zen Alemaniaren aurkagerlan. Alemaniaren erantzuna edo, Erresuarinagusitzea, hilaren 26 eta 30 bitartean,Tonnenberg aldean.

Automatismoz automatismo, Marne aldeankontzentratu ziren irailaren lehenengo egunetan.Hurrengo astean gerlako lehenengoganorazko errekak atontzen dira. Jean Elissaldekez ditu oraindik ezagutu. Automatismoakbai. Horiek ezagun ditu.“Jauntzi berri ederretan ?dio Jeanek?, Arrachaforteeta Liburnako hiri ederreri behingotzadio erranik, Berrogeita Hamazazpigarrenatreinetan sartu da. Orai badoa. (?)Huna Beljika. Agorrilaren hogeita bata zen.Egun hortan ohartu ginen egiazki gerlaratginoazila. (?) Thuin begien bixtan ginuen etajada hango karriketan tiro bakhar batzu adizitazken. Etzen oraino lotsatzekorik. Irri egitenginioten ere, han nunbeit, airean zapartatzenziren aleman obus batzueri.”

Larrialdietan irri egitea egoerari aurre egitekodefentsa mekanismoa, automatismohutsa omen da. Halaxe izan bide zen XVII.ekohaien kasuan ere. Ez ote zekiten norazihoazen. “Irriak sartu ziren haatik betbeteanxara batetik gainerat ethorri zitzaikun tiroparrataparekin! Hain zuzen ?dio Elissaldek?,largabixtak begietan, xokho batean xutikzagon kapitain bat, tiro batek kopetarenerdian atxemanik, zabal-zabala erori zen, hila,doidoia oihu bat eginik: haurrak, gorde ongi!Berrogeita Hamazazpigarreneko lehen hilmaitea, geroztik gure ondoan hil diren aintzindarieta soldadu guztiz-gehinen izenakahantzixeak balinbaditugu, zurea sekulan ezdugu ahntzikoa: bethi odolezko hitzez nunnahigure begiek eta gure bihotzak irakurtukodute: Constans!”

Odolezko hitzez, horrela dioena, Jean Elissalde,apaiz katolikoa da. Zerbitzari goitizenazsinatzen ditu idazlanak. Horixe delakoan, zerbitzaria.Aberriari zerbitzera joan da eta,Constans haren ostean hil zaizkion errekakideakhartzen ditu gogoan Euskualdunaastekarirako idatzi azken lerroetan.

Automatismoz, bada, Jean Elissalde gerlarajoan da. Automatismoz, gizabanakoak kalituditu bizitzan lehenengo aldiz. Alemanak,horra! Automatismoz gerlako lau urteetaneutsiko dio, satorrek bezala eutsi ere. “Biziberri baten hasterat ginoazin. Gerlan ibilidirenek badakite zer izan den: sathorrarenbizia”. Beraz, lau urte ifernuan eta kito?Ifernu hartan lau urtez nola iraun zuten norkbere aberria madarikatu gabe, ez da horretanmisteriorik. Aberria gerla bidez maite ezzutenek ez zeukaten hartan inon lekurik. Aberriarigorroto ziotela zioten aberria gerlabidez hain maite zuten beste haiek. Jo eta lurpera,koldarrok!