Ibilaldia - Maiatzak 25

Ibilaldia 2025eko Magaletik herrire leloak Ikastolak eskaintzen duen familia giroa islatzen du magalak, eta era berean ikastola kokatuta dagoen mendi magalari ere egiten dio errreferentzia. Herrira horrekin ikastolak herriarekin duen lotura islatzen du, ikastola herrira doala ikastola herria dela.

Herri Urrats - Maiatzak 11

Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa da, eta Senpereko lakuan, Lapurdin antolatzen da. Festan, ikasleek, irakasleek eta gurasoek laguntza eskaintzen dute ikastolen garapenari, ekitaldi eta jarduerak eginez, eta euskal kulturaren aldeko kontzientzia lantzen. 

Kilometroak - Urriak 5

Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da 1977az geroztik. Milaka eta milaka euskalzale biltzen dira urriko lehen igandean antolaketak prestatutako ibilbidea egin eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz. Kilometroak lehen jaialdia izan zen Beasain, 1977. urtean.

Nafarroa Oinez - Urriak 19

Nafarroa Oinez euskara sustatzeko ospatzen den jai herrikoia da, eta Nafarroako ikastolek urtero antolatzen dute. Helburu nagusia da euskara Nafarroan bizirik mantentzea eta ikastolen aldeko babesa lortzea, giro alai eta parte-hartzailean.