ZIKLOTURISTEK, berezikiurriko lehen igandean igotzendirenek, abantaila dutebeste kiroletako zaleekiko:Lonbardiako Giroa pasa aurretik Ghisallobizikletaz igotzea, Federer etaNadalen arteko final baten aurretikRoland Garroseko pista zentralean piloteatzeabezala da.Zikloturistakmitoan blaiigotzen dira.

Coppik eraso zuenbihurgune berean astintzendituzte pedalak, Gimondikeuripean mokadua jan zuen lekuanjaten dute beraiena, Bartaliren ahozabal berdinarekin harrapatzen dutegailurra. Halaxe iristen dira santutegira,historiarekin lotuta.

XVII. mendeko ermita bat da, nabebakarrekoa, kanpandorre bat eta hiruarkuko ataria dauzkana. Como lakuraeta Alpe Zentraletara ikusmirazabala du. Ermitaren ondoko zabalguneanmonumentu bat altxa zuten-txirrindulari garaile bat eta alboaneroritako beste bat-, eta Bartali, Coppieta Binda txapeldunen bustoak.

Zikloturistek bizikletak utzi, kaskoakendu eta zapatilekin urrats baldarrakemanez sartzen dira santutegira.Ama Birjinaren irudia aldarearengainean dago, eta alboetan Coppik etaBartalik 1949an erabili zituzten bizikletak.Hormetan zintzilik beste asko:Merckxena, Gimondirena, I. MunduGerran soldadu italiarrek erabiltzenzuten bizikleta astuna, Moserrekorduaren errekorra hausteko erabilizuen bizikleta galaktikoa, 1924koGiroa gizonezkoekin batera korrituzuen Alfonsina Stradarena? Maillotenbilduma ere deigarria da: Hinault,Indurain, Bugno, Pantani? Medailoi ilara luzeak daude hormatan, hildakotxirrindularien argazkiekin, hierarkiarikgabeko hileta-tropel bat:Buzzanca abizeneko ume bat, gaixoa,irribarretsu eta harro ageri da beremaillotarekin, txaketa eta gorbatadunBartali zaharraren eta magliazuri-urdindun Coppi gaztearenartean; 24 urterekin hil zen RolandoMilanesi batek esprint bat irabaztendu zuri-beltzean, Marisa Bertacchinimunduko txapelketa bat lehiatzenageri da, Angelo L. izeneko agure batzoriontsu dabil XXI. mendeko bizikletarekin,eta eskua altxatuz aguresaten dio gerra ondoko txapeldunitaliar ilun eta harritu bati.

Lonbardiako Giroan Ghisalloko mendatealehen aldiz igo zutenetik, 1919azgeroztik, Italiako txapeldun handienenbalentrien eszenatoki izan da.Inguruotako ziklistak Ghisallora pelegrinazioanigotzen hasi ziren. Eta1947ko abuztuko erromeria batean,hainbeste txirrindulari etorri zirela,Ama Birjinari hainbeste maglia, loresorta eta garaikur utzi zizkiotela ikusita,don Ermelindo Viganò erretoreariideia piztu zitzaion: GhisallokoMadonna txirrindularien babesleizendatzea eskatu zion aitasantuari.

Halaxe izendatu zuenPio XII.ak. Eta ordutikpilatutako erlikieilekua egiteko,2000.ean txirrindularitzamuseo modernobat eraiki zuten ermitarenondoan. Bizikleta,maglia eta bestelako fetixezgain, kontakizun historikoaegiteko dokumentu zoragarriakdauzka.

Elizarentzat, txirrindularitzako txapeldunak“arrakasta profanoaren etasakratutasunaren arteko lotura”ziren, “bizikletan egindako ahalegineketa eskaladek sentimendu osogorenetara eramaten gaituzte eta”.

Bizikletak zabaldu zirenean, ordea,Italiako apezpikuek errezeloz begiratuzieten. Eta apaizei bizikletazibiltzea debekatu zieten boladabatean, komunista eta sindikalistenibilgailua zelako. 1913an ZiklistaGorrien Lehen Biltzarra ospatu zutenImolan eta adierazpen hau eginzuten: “Garai berezietan (hauteskundeak,agitazioak, grebak), ziklistagorriek gure taldeen arteko komunikazioabermatuko dute (?) Bizikletagorriak gure propagandaren etamugimenduaren abangoardia izangodira”. Kirolaren kontra, aldiz, hitzgogorrak erabili zituzten: “Kirola osoarazo larria da, gazteen arreta erakarrieta arazo politikoengatik urruntzendituelako. Negargarriak diraAvanti! irakurri ordez (egunkarisozialista) La Gazzetta dello Sportnahiago duten gazte horiek, amodioaegin eta bizikletan lasterka aritzea beste kezkarik ez dutenak”.