FRANCO hilzorian zela bere lehen lanagrabatzen ari zen abeslari gazte bat.Geroztik ia lau hamarkada pasatu direnarren, Gontzal Mendibilek ez du sortzekogrina galdu. Nire bihotzak zure begiak ditu bere14. diskoan (Elkar), sentimenduak ardatz dituztenhamaika abesti bildu ditu arratiar abeslarieta musikariak. Inoiz baino gehiago, “bizi ditugungarai zailen aurrean esperantzari eustekoaldarrikapenak” dakartza lan berrian.
Honezkero, berrogei urte musikagintzan. Bizitzamusikari eskaini diozula esateko moduan zara.
Abenduan beteko dira 40 urte musikan hasinintzenetik. 1974an kantaldiak ematen nenbileneta 1975eko azaroan Zaurietan dario lehendiskoa grabatu genuen. Urte asko pasatu dira,baina barruko arrak hor dirau. Sortzaile sentitzennaiz eta grin handiena sorkuntzan aurkitzendut. Ez bakarrik musika sortzen, gidoiakedo poesia lantzea ere atsegin dut, baina musikabeti izan da berezia niretzat. Zinez oso pribilegiatuasentitzen naiz urteak joan urteak etorrigogoko dudan hau egiteko aukera izatenjarraitzen dudalako.
Urte guzti hauetan eginikoa ikusita, zein eboluziosumatzen duzu zugan?
Handia. Gazte hasi nintzen eta 20 urte nituenerakobanuen nire lehen diskoa eta ehunka kantaldilepo gainean. Garai hartan musikagintzakbestelako garaiak bizi zituen: emanaldi asko,salmenta onak? Gero egokitu beharra etorrizen. Hala ere, arrakastetan, porrotetan bezala,ez dela sinetsi behar ikasi dut denborarekin.Hobe da astiro bidea egiten joatea, azkeneannorberak bere lekua lortu arte. Norbera izatean,zu zeu izatean datza gakoa. Agian garai batzuetanjendeak ez zaitu beste batzuetan beste jarraituko,baina beti hor mantentzeak azkenean eraginbat dauka. Nire kasuan ere horrela izan da.
Pozik lan berriarekin, beraz?
Orain arte egin dudan guztiak bete nau, bainabaita egiteko dudanak ere. Uste dut diskohonekin heldutasun bat erdietsi dudala. Halaere, sentsazio arraro bat izaten dut lan berri batsortzen dudan aldiro. Disko bat ateratzea erditze moduko bat da niretzat. Momentu bateraarte barnean eduki duzun zerbait munduratueta denen esku jartzen duzu. Nik, dena den, gehiago gozatzen dut sortzen emanaldiak ematenbaino; nigatik balitz, beti egongo nintzatekesortzen. Tamalez, ezinezkoa da.
Sentimenduak, Euskal Herria? betiko gaiak diralan berriaren ardatz.
Unibertsalak dira gaiok. Maitasuna pertsonekiko,herriarekiko, hizkuntzarekiko... Baina badagobizi dugun momentu zail honi buruzkorikere. Egoera latz honek sortzen duen egonezinaezin nuen albo batera utzi. Momentu txarretan,dena behera etorri daitekeela ikusten duzunean,norebere buruarengan sinestearen garrantziaazpimarratu nahi izan dut, adibidez, Zureametsa kantuan.
Garai bateko esentziara eta kanta zuzenagoetarajauzi egin omen duzu lan honekin.
Azken urteetan barrokismora jo izan dut gehiago,baina disko honek badauka gure hasierakolanen esentzia. Sentsazio zaharrak piztu dizkidatekanta berriek. 1976an, Zaurietan dariogure lehen diskoa kaleratu baino lehen, kantaldibatzuk egin genituen eta jendeak gurekinkantatzen zituen abestiak. Kantu berriekin ereantzeko gauza bat gertatu zaigu. Udan hainbat herritan jotzen egon ginen eta jendeak gurekinkantatu izan du. Barrokismotik gauza erraz etasinpleagoetara joan garen ustea daukat, etahorrek esan nahi du diskoa errazago sartu daitekeelabihotzetan. Horixe da helburua: jendearenganaheltzea. Hori da lortu litekeen arrakastarikhandiena.
Zuk zeuk idatzi dituzu kantu gehienak, baina besteriere hartu dizkiezu hitzak.
Sinpletasunera jotzeak ez du esan nahi hitzeigarrantzia kendu diegunik. Beti esaten dudanlegez, askotan sinpleena da lortzen zailena.Garrantzi berezia ematen diet beti hitzei, izannireak ala inorenak. Joseba SarrionandiarenBadakizu zer den gure herria? poemako galderekinabiatzen da diskoa. Gure herria definitzekonik ez dut inon irakurri poema hori bainohoberik. Honez gain, Juan Kruz Igerabidekitzulitako Juan Carlos Garcia Hoyuelosen poemabat eta Sarrionandiak euskaratutako AlvaroYunque poetaren beste bat musikatu ditut.
Garai zailak aipatu dituzu. Zein funtzio izan beharluke halako egoeretan kulturgintzan dabilenak,mikrofono baten aurrean egoteko beta duenak?
Onerako edo txarrerako, hor egotea tokatu zaigunokaukera hori erabiltzen jakin behar dugu.Uste dut artistak kritikoa izan behar duela berebegien aurrean duenarekin. Nire kasuan, garaikorapilatsuek are gehiago bultzatzen naute sortzeraeta mezu baikorrak helaraztera. Oraingoan,garai okerrak sormenaren sugar bihurtuditudala esan dezaket. Ilusioa eta esperantzaaldarrikatu nahi izan ditut lan honekin.
Zuk zeuk ere zailtasunak igaroko zenituen musikagintzanhasi zinen garaian. Hala ere, esana duzuEspainian orain dela 40 urte euskaraz abesteaerrazagoa zela gaur egun baino.
Egia da. Gaur egun Euskal Herririk kanpoeuskaraz kantatzea lehen baino zailagoa delauste dut. Franco hilzorian zela lehen diskoa grabatzennenbilen. Disko hartako Bagare edoKapitalismoak protesta kantuak ziren, etaeuskaraz gainera. Baina urte haietan inolakoarazorik gabe abesten nuen Madrilen, Sevillan,Bartzelonan? eta sekulako elkartasuna eta berotasunasomatzen nuen. Azken urteotan Espainianbirak egiteko zailtasunak izan ditut, euskarazkodisko bat interesgarria ez dela argudiatudidatelako. Tamalgarri da; kulturak mugakgainditzeko balio behar luke, eta ez inori ateakixteko. Baina Igor Estankona poetak dioen legez,“demokraziak ate asko zabaldu ditu baina besteasko itxi ere bai”.
Aterabide onik ez euskarazko kulturak, orduan?
Ez dakit, baina erantzukizuna ez dugu soilikkanpoan bilatu behar, errua gurea ere bada eta.Erraza da kanpoko neurriak kritikatzea, bainaerantzuleak denok gara. Zergatik ez dugu gukgeuk euskarazko kultura kontsumitzen? Zergatikez dugu gurea dena gehiago baloratzen,zaintzen eta kanpora ateratzen? Herri bat bereenpresak, eraikuntzak eta hiriak baino askozgehiago da, eta zer bereizgarriagorik gure kulturabaino. Beste herri batzuk badakite bereazaintzen. Beraz, badugu zer ikasia.
Musikagintzan ez ezik, beste saltsa askotan erearitu izan zara. Nondik nora doaz zure asmoakaurrerantzean?
Momentuz, diskoaren emanaldiekin hasiko garaabenduan. Horrez gain, lan honetarako idatziditudan letrekin eta beste batzuekin poema liburubat atera nahi nuke, baina oraingoz ez dutpresarik. Sormenak bere urratsak segi ditzala