Kirolari legez sasoirik onenak "pasata" dituela onartu du, baina ganbara ondo jantzia duela darakutsa: "Gure osotasunean burua hor dago eta erabiltzeko beharko luke". Egindakoak zein egiteari uko egindakoak gogoeta baten ondorio ditu, duintasuna izanik lema.

Ez dizut kolesterolarengatik galdetuko.

Azkenaldian denek galdetzen didate-eta?

Baina ezin ukatu osasuna oinarrizkoa dela kirolarientzat, nahiz eta erretiratuak izan?

Helburua harriari lotuta jarraitzea da. Nahiz eta sasoirik onenak pasata eduki zenbait tokitara joaten naizenean saiatzen naiz harriaren historia azaltzen eta erakustaldi batzuk egiten.

Osasunak 'mens sana' mantentzen laguntzen du ere bai.

Bizitza honetan ez luke zentzurik izango gorputz lana bakarrik egiteak. Gure osotasunean, gorputzaren barruan, burua ere hor dago eta horrek ere erabiltzeko beharko luke izan.

Behar baino gutxiago erabiltzen al dugu?

Ez dakit ba. Denetarik egongo dela pentsatzen dut.

Eta tartean egongo da oraindik zuk giharrak baino ez dituzula uste duenik.

Egongo da, baina ikusten badute zertan nabilen uste dut iritziz aldatuko dutela.

Munduko Gizonik Indartsuenaren lehiaketan parte hartzera gonbidatu zintuzten, 1989. urtean, eta zuk ezetz esan zenuen!

Egon pixka bat! Ondo azaldu behar da hori. Show hori urte hartan Donostian egin zen eta antola-tzaileek bazekiten Euskal Herrian harri-jaso-tzaileak bazeudela eta gonbidapena jaso nuen. Nik esan nien mundutik zehar kirolari bezala ibiltzen nintzela, ez indartsu bezala.

Onartu beharra zuten.

Esan nien nik beraien neurketara joateko adinako bidea dagoela beraiek neurera etortzea eta, nahi bazuten, harriarekin probatzera gonbitea eskaini nien.

Eta haiek kikildu!

Kikildu ez, haiek beraien erara egiten zuten eta neuk neurera.

Harri jasotzeak egin zaitu ezagun baina bertsolari ere bazaitugu, edo bazintugun, edo?

Pertsona bat zerbait izateagatik ezaguna egiten bada beste zerbait egiten ikusten dugunean aten-tzioa ematen digu. Nik umetan, aitonarekin bizi izan nuen bertsolaritza, bertatik bertara. Eta noizbehinka bertso bat edo beste prestatu eta kantatu izan dut.

Zaletasun asko etxean eta lagunartean goza-tzeko dira.

Bai horixe!

Baina Antena 3-eko '¿Cantas o qué?' saioan ere ikusi zintugun!

Museoa egitearen helburua nuen, inongo diru laguntzarik gabe, eta saiora joateko aukera izan nuen. Hori bai, hasieratik egin nien galdera: "Euskaraz kantatzerik izango al nuke?". "Bai, noski, lehendabiziko egunetik gainera", esan zidaten. Eta horrelako toki batera joan eta euskaraz kantatzea niretzat pozgarria zen. Eta berriz ere horrelako gauza bat egiteko ez nuke inongo kezkarik izango, uste baitut egin nuena duintasunez egin nuela.

Bitxia bada, behintzat, Peruharri A3-ren lagun-tzarekin eraiki izana, neurri batean sikiera.

Lan handia eta neure poltsatik diru gastu handia izan dut museoa egiteko. Programara joanda, ikusten nuen gauza politak egiteaz gain diru bat ere egongo zela. Eta banuen non gastatua.

"Harriari lotua, herriari sustraitua". Aurkezpen gutun gisa balio zezakeen?

Beti saiatzen dira tituluak jartzen: harri-jaso-tzailea, harakina, aktorea, eskultorea? Baina harri-jasotzailea esatearekin nahikoa da. Harria jasotzeak ematen baitu aukera besteak egiteko.

Harria da abiapuntu?

Abiapuntu eta jarraipen, harria da dena. Harriari esker herria ezagutu dut, eta zerbait ezagutzeak hori maitatzeko aukera ematen dizu. Neuretzat harriak leihotxoak bezala izan dira eta leihotxo horiei esker ikusi dut mundua.

Zabal dezagun leiho horietako bat bada eta begira dezagun politikarien mundura.

Politikaz hitz egin ere ez dut nahi. Politikak zuzendu beharko lukeen gizartea hankaz gora jarri besterik ez du egiten.