EUSKAL etxeetako ordezkariak biharbilduko diraValladolid hiriko Gure txokoan.Luzaroko eskarmentua du euskalkulturararen sostengu izaten, eta biharare eta elkartuago egongo dira ehunka bisitarirekin.Horietako bat Julio Elejalde MadrilgoEuskal etxeko idazkari eta Estatuko EuskalEtxeen Elkarteko presidentea izango da. Diputatuespainiarren Kongresuaren atzean dagoMadrilgoa, eta hainbat elkarleku ditu: tabernaahogozagarri bat; txoko are eta ederragoa; liburutegia;estima handiko jatetxe bat eta hainbatekintza urte osoan zehar. Erakusleiho paregabehorren atzean, izan ere etxebizitza ezin deigarriagoabaita, lan egiteko modu oharkabea laburbiltzenda. Politikarien jarduera bizi (edo mediatikoagutxienez) alboan dagoen erakunde horretanhainbat hitzordu, mendi irteera, eskola?prestatzen dira. Baita Madrilgo Retiron (kalejirakere egin dira) ere, edo albo auzoetan.

Tradizioa eta modernitatea uztartzen EuskalHerriak izan duen nekearen paradigma ere badiraeuskal etxeak. Badira iraganera begiratzendutenak, edo alderdi garaikideagoak kontuandituztenak. Diseinuaren hiri zapuztuan (Bartzelonan,alegia), Euskal Herri aberatsaren irudikapenadute (webgunean sartzea besterik ezdago). Madrilgoak, berriz, elkargune izatekobokazioa du. “Eta badela esango nuke”, gaineratzendu Elejaldek. Nortasunak nortasun, etajarduerak jarduera, euskal etxe bakoitzak bereizateko modua du. Elkargune soilak, edo erdiguneedo periferia dira?

EUSKAL HERRIA BERRERAIKIZ Josu AmezagaEHU-ko irakasle eta soziologoak gogoratzen dueuskal etxeak hasieran sorospen eta laguntzazentroak zirela. Ameriketara etorritakoeilaguntza ematen zieten (lana eta egoitza bilatzenlagundu, aisialdirako elkartu, eta abar). “Geroagoetorkin haiek galtzen ari ziren euskal kulturabizirauteko gune bilakatu ziren: euskara eskolak,dantzak...”, nabarmentzen du. EspainiarEstatuko hainbat euskal etxek, nola ez, eskolahoriek ematen dituzte gaur egun, euskararenfuntsa eta berezkotasuna ahaztu gabe.Aitorrenhizkuntz zaharretik abiatuta, zer paradigmazabaldu dezaketen da kontua. Zein EuskalHerria berreraikitzen duten. Zein produkziogaraikide (film labur, literatur ekimen, herri ekimen?) zabaldu eta zein irudi eman eta birsortzenduten. Euskal etxeak, hortaz, lekukohutsak edo eduki sortzaileak izan daitezke, edobietatik zerbait dutenak. Amezaga ez da, oraindikorain, euskal etxe bakoitzaren izaera edo joerazein izan behar duen esatera ausartzen, bazkideeneta arduradunen erabakia delakoan. “Batzueknahiago lukete euskal enpresen iragarleeta zubi izatea, beste batzuek lobby politikobihurtzea, beste batzuek... Baina ez gara EuskalHerrian bizi garenok hori definitu behar dutenak,haiek baizik”, gailentzen du.

Asmo horri helduz bilduko dira Valladoliden.Julio Elejalderen iritziz,Madrilgo erakundeariatxikituz, hiriburuko euskal ordezkariei elkartzekolekua zabaltzea eta laguntzea da euren helburua.Eta, bide batez, bertako euskaldunei“leku eta giro aproposa ematea” ahalik eta moduhoberenean. Kultura eta aisialdia nahastu etaelkarregin egiten diren gizarte honetan, euskalohiturez gain, futbolak ere badu tokia. Madrilgoan,momentuz, Athleticzaleak dira nagusi.Hainbat euskal etxetan futbola aitzakiatxo batda bertan biltzeko edo afaltzeko, eta atsegin alaez, Realaren denboraldi ona ospatzeko.

ORAINA Euskal Herritik kanpo euskaltasuna bizitzekomodua oso bestelakoa da. Eusko Jaurlaritzaizan ohi da, lau urtetik behin, Euskal AutonomiErkidegoan nazioarteko bilkura antolatzenduena. Atzerrian, Amezagak aztertu izan duenbezala, komunikabideen garapenarekin (satelitebidezko telebista, internet...) euskal etxeetanhonako aldaketa jazotzen ari da: Euskal Herriairaganean ikustetik ?“utzi genuen lurraldea”,“gure arbasoen herria”...?, orainean ikustera?“hauxe gertatzen ari da”? igaro dira. Zentzuhorretan, “iragana birsortzearekin batera gurekultura transmititu egiten zaie (eta transmitituegiten dute), orainean eragiteko aukera zabaltzenbaitzaie eta, ondorioz, etorkizuna eraikitzeko”.Hortaz, gaineratzen duen moduan, EuskalHerriaren bizitzan parte har dezakete, daudentokitik, eskura dituzten baliabideekin. Besterikez bada, webgune bat eginez, eztabaidagune batsortuz, Espainiako enbaxada aurrean protestatzekobilduz, Korrika eginez eta nor bere interesekoalorrean mugituz. “Esango nuke lehen bainoinplikatuago egon daitezkeela Euskal Herriarenerrealitatearekin”, ondorioztatzen du.