EMAKUMEZKOEK eskubidea duteberen sexu eta ugalketa jardunaz askatasunezerabakitzeko. Ideia horrenalde lan handia egin dute azkenaldiangizarte arloko taldeek. BizkaikoMedicus Mundielkarteak, baina, orain arte kontuan hartu ezden komunikazio tresna batera jo du, bertsolaritzarahain zuzen. Algortako Bertso Eskolako(ALBE) kideen laguntzaz, bertso-paper lehiaketaantolatu dute Sopelan bizi edo lan egitendutenentzat, Nire gorputza, nire erabakia goiburupean.Partehartzaileek nahi beste bertsosorta aurkeztu ahal izan dituzte eta ekimenabiribiltzearren, hilaren 14rako bertso-afaria eratudute herriko frontoian, irabazleen berri emateko.Gainera, bertsolaritza lantzeko tailerrakere egin dituzte.

Lehenengo aldiz antolatu du bertsolaritza etaemakumeen eskubideak lotzeko jarduera batMedicus Mundi Bizkaiak. Joana Lopez de Guereñuelkarteko garapenerako hezkuntza etasentsibilizazio saileko arduradunak azaldu digunez,“bertsoen bidez gizarteko ardurak lantzendira, zergatik ez landu emakumeok gure gorputzareneta sexualitatearen inguruan askatasunezerabakitzeko dugun eskubidea?”. MedicusMundikoeknabaritu izan dute beren sentsibilizaziokanpainak ez direla euskal hiztunenganahain erraz heltzen, hutsunea sumatu duteohiko komunikazio jardunean, eta, hortaz,bertsoari lotutako lehiaketa bat eginda, euskaldunenganaere iritsi nahi izan dutela aipatudigute. Lehiaketa Sopelan egin dutenez, hangoUdalaren laguntzarekin, euskaldunak erakartzekobertsoetara jotzea zentzuzko ideia irudituzaie, “UribeKostan bertsoak gero eta oihartzunhandiagoa dauka”, dio Lopez de Guereñuk.

Doinua eta neurria libreak dira, Joana Lopez deGuereñuren esanetan, “doinua zein den argiadierazteko eskatu dugu baina, bestela, ez dugumugarik jarri”. Gaiaren aldetik bai, lehiaketarenhelburuarekin bat eginaz, ondo zehaztu dutegaia: emakumeek beren gorputzaren eta sexualitateareninguruan askatasunez erabakitzekoeskubidea eta indarkeria matxistaren arazoa,gure inguruan zein Hegoaldeko herrietan. Irabazleenizenak hilaren 14an jakinaraziko dituzte,Sopelako pilotalekuko bertso-afarian. Tokiantokiko kontsumo jasangarria bultzatze aldera,afariko jakiak inguruko produktoreei erosikodizkiete eta irabazleentzako sariak produktuekologikoz betetako otzarak izango dira, baitaherriko dendetan erabiltzeko erosketa bonuakere. Horrela, emakumeen eskubideak azaleratzekolanari, kontsumo arduratsuaren aldekojarrera gehituko dio Medicus Mundik.

ALBE-REN LAGUNTZA “Jendearen partaidetza sustatzeko,derrigorrezkoa da bertsogintza ezagutzea”,hori argi daukate antolatzaileek. Horregatik,joan den azaroaren amaiera aldera, doakohiru tailer antolatu zituzten bertsoaren oinarrizkoazalpenak eman eta bertsogintzan murgildunahi duenari praktikatzeko aukeraeskaintzeko. Sopelako euskaltegian, Ander DeunaIkastolan eta Sekeko gaztetxean izan zirentailerrak, azken hori herritar guztiei irekia.Peio Arondo, Arrate Illaro eta Imanol Uria ibiliziren tailerretan gidari, hirurak ere ALBEko,hau da, Algortako Bertso Eskolako kideak. JoanaLopez de Guereñuk nabarmendu egin duALBEk Medicus Mundiren lehiaketari ematendion laguntza, “alde teknikoa gainbegiratu dute,tailerretaz arduratu dira eta epaimahaian ereparte hartuko dute”. Gainera, hilaren 14kobertso afarian, ALBEko Itsaso Paia eta PeruVidal bertsolariak egongo dira.

Medicus Mundi elkarteak sentsibilizazio alorreanantolatzen duen lehenengo bertso lehiaketada Nire gorputza, nire erabakia. Hala ere,ez du ematen azkena izango denik. Joana Lopezde Guereñuk aurreratu digunez, datorrenurtean beste bertso-paper lehiaketa bat egitekoasmoa dute, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideengaineko sentsibilizazioa zabaltzen jarraitzeko.Hori bai, datorren urtekoa Uribe Kostaeskualderako edo, agian, Bizkaia osorako ekimenaizatea nahi lukete.