HERRIKO etxe bati argazkia ateratzenari nintzela, 70 bat urtekogizon bat etorri zitzaidan.

-Etxe polita -esan nion.

-Nik su emango nioke.

-Sua? Zergatik?

-Ba!

-A ze hormatzarrak dituen eta ze ate polita,arkuarekin… Puntako arkutxoak dauzkanleiho horretan ere antzematen da etxe ona dela,kategoriakoa, e?

-Lehen leiho bikoitza zen, erdian zutabe txikibat zeukalako. Ikusten duzu faltan daukala,ezta? Baina duela urte batzuk gela horretansukaldea jarri genuen eta zutabetxoa puskatugenuen, argi gehiago sar zedin. Badakizu,lehen ez zitzaien horrelako gauzei garrantzirikematen. Berriz jarri beharko dugu, esandigute leiho baliotsuak direla horrelakoak…-Bai, oso leiho polita da.

-Leihotik barrura jateko nahikoa egotea, horida garrantzitsua.

Itzalle ezagutu eta gero, Arburuako Ama Birjinarenermita bisitatu nahi nuen, XVI. mendekoa.Mendi kasko batean dago, bailararengainetik 400 metrora, ikusmira ederrarekin.Herriaren sarreran Arburuara zihoan pistabat ikusi nuen eta gizonari galdetu nion bideanolakoa zen.

-Todoterreno bat al duzu? -galdetu zidan.

-Ez, furgoneta zahar bat.

-Tira, bidea lur eta harrizkoa da eta ura pasatzekozanga batzuk zabaldu dituzte, baina mantsobazoaz, gurpilak zangatankontu handiarekinsartuz, nik uste dut ondo igoko zarela…

Handik zebilen beste gizon bati galdetu zion:-Zu ez al zinen behin doscaballos-arekin igoArburuara?

-Aspaldi!

-Ba doscaballos-arekin igo bazinen -esan nion-,nik uste dut asmatuko dudala furgonetarekinigotzen.

-Jakina! Baina ermitara iristen zarenean, kanpaia jo ezazu, iritsi zarela jakin dezagun.Lasaiago geldituko gara.

Hartxintxarrezko aldapa pikoan gora abiatunintzen, harriak eta zuloak nola edo ahalasaihestuz. Berrehun metro baino lehen, ikaratuegin nintzen. Furgonetaren behealdearikolpe bat eman edo zangatan gurpilak ataskatukonituela iruditu zitzaidan. Baina ezin nuenbueltarik eman, bidea estua zelako eta amildegibaten ertzetik zihoalako. Gorantz jarraitunuen, izerdi hotzetan, kilometro erdi bataurrerago zabalgune txiki bat topatu arte.Milamaniobra egin ondoren, furgonetari bueltaeman nion eta beherantz begira aparkatu nuen,amildegiari ondo pegatuta. Oinez hasi nintzen.

Esan zidatena baino bide laburragoa zen: ordueta erdian ermitaraino igo eta jaitsi daiteke,pinu, haritz eta ezpelen artean.

Arburuako ermita berritu eta distiratsuraZaraitzu hegoaldeko zazpi herrietako prozesioakiristen dira ekaineko lehen igandean(Uskartze, Igari, Itzalle, Gorza, Izize, Galoze etaErripaldakoak). Zazpi Gurutzeen prozesioadeitzen diote. Tontorretik, bailaran sakabanatutaherri horietako zenbat ikus daitezkeenkontatu nituen, Pirinioak iparraldera eta Arangoitikomendilerroa hegoaldera neuzkala.

Salbu nengoela adierazi behar nien Itzallekobi gizonei eta Arburuako wifi-ra konektatunintzen. Kobertura dauka beti: kableari hirualdiz tira egin eta kanpai-hots alaiak Itzallekozirkuan entzun ziren, alde batetik bestera.