KRITIKAREN aurrean (txarrakdirenean, uler bedi)era guztietako jarrerakdauzkate idazleek. Batzuekirakurtzen dituzte, besteekezetz diote; batzuek haserretu egitendira, injustua iritziz kritikari; besteakindiferente mantenduko dira. Moralaegun batzuetarako lurpean sentitukodutenak daude, erlatibizatukodutenak, “tira, iritzi bat da iritzi askorenitsasoan”, edo ekaitza surfeatukodutenak auto-konbentzimenduarenoholera igota.
Kritika ispilu bihurtuta. Haur ipuinetakoerregina bilakatzen daidazlea, ispiluan irakurriz bere lanaona edo kaskarra ote den, orekatuaedo baldarra, asmatu ote duen edobere gogoak irudikatu zuen emaitzaerdietsi gabe geratu. Norbere buruarenahalmena edo kategoria ezagutzenlagun dezake kritikak, aprobetxatzenjakinez gero. Bizitzako bestegauza guztiei bezala, kritikari erejoaten utzi behar zaio. Baina esangonuke idazle gehienen baitan ez delahala gertatzen, hor geratzen delakokatuta bere garuneko zoko bateankritika, eta kritikoaren izena. Etaaurrerantzean sentipen desatseginbat sortzen dela haren baitan kritikoarenizena irakurtzen duen aldiorotan. Horrek erabakitzen dumemoria objektiboaren eta memoriapsikologikoaren arteko ezberdintasuna.
Memoria objektiboa gertatu den zerbaitenkonstatazio hutsa da, adjektiborikgabea. Garai hartan hala gertatuzen zerbait, eta hor amaitzen dabere eragina. Ez du beste baldintzapenikeragiten. Memoria psikologikoakgertaera hanpatu egiten du, kritikairain bihurtu eta iraina hauspotu,aurrerantzean ere kritiko horrengandikezer onik ezin duzula esperosinetsarazten. Pertsekuzio-maniamoduko bat ereiten du idazlearengogoan, bere liburu bati buruz esanzutena bere obra guztira hedatukobalitz bezala. Memoria objektiboakdio: “liburu hau kritiko honi ez zitzaiongustatu”. Memoria psikologikoakdio: “kritiko hori nire aurkadago”. Eta aurrerantzean idaztendudan guztia txarra irudituko zaio.Nahiago luke ezer gehiago idatzikoez banu. Gorrotatzen nau. Eta hartara,idazlearen gogoaren baitara atxikitageratzen da kritikoaren figura,berarekin bizitzen aurrerantzean,egunik egun, azken arnasa eman arte
Idazleak berak egin du prozesu psikologikoguztia. Idazlea sortzailenekaezina da, azken batean, pertsonaiabat sortu du, kritiko herratiarena,satisfakzio apur bat bihurria sortuzkonplexu baten subliminaziorako:maite nautenen artean badagohan norbait, urrundik zelatatzennauena, begiko naukana, hamarkadakpasa arren, tinko darraiena niretestuetan plazer aurkitu nahi ezta,inperfekzioa salatzen duten aitzakienbila. Dudarik ez halako figurabat barneratzea hotsandiko laguntzadela ego hanpurusa are gehiagoasetzeko, gizakiok (eta ez idazleokbakarrik) dugun defentsa mekanismoaazken muturreraino eramanez,hasiera batean kalteko zirudienagure aldeko energia bilakatuz.
Kritiko izan naiz (gutxitan), eta idazle(gehienetan), eta ez dut uste kritikoakpaper hori bilatzen duenik. Nikbehintzat ez. Gorroto izpirik gabeegin dut kritika, forman asmatu edoez, tira, ezin beti dotore izan. Bainakritika liburu hartan amaitzen zen,eta onena opa nion idazleari berebizitza literarioan. Eta liburu guztiakhartu izan ditut gustatuko zitzaizkidanarendesio eta itxaropenfermuarekin. Gozatzeko prest,idazlea bere onena ematen ikustekoprest. Nire ustez kritiko guztiek egitenduten bezala.