SARRITAN, hitzak ez diranahikoa izaten gure baitandaukaguna partekatzeko.Batzuetan, musika gehitubeharra dago mezua helarazi ahalizateko. Ondo baino hobeto dakihori Fran Lasuen musikari etakonponsatzaileak (Eibar, 1959), urteluzez musika hizkuntza gisa erabiliizan baitu. Bere musika ibilbidearenazken geltokia da Gauzak, iazkoazaroan hasitako zuzeneko emanaldienemaitza den diskoa. Gogoak,kexak, galderak eta, AntonioTabucchi idazle italiarrak zioenbezala, saudadeak ere topatuko dituentzuleak bertan, musikariak argituduenez: “Etorkizunerako nostalgiakjaso ditugu lan berri honetan,bizitzaren zatitxoak”.
Orotara, hamar abestiz osatutakodiskoa da Gauzak, hizkuntza aniztasunabere baitan jasotzen duenlana; euskaraz gain, gaztelania,frantsesa, ingelesa eta portugesa ereentzungo ditugu. Fran Lasuenekahotsa eta biolin doinuak jarri ditu,Jose Luis Canal piano-jotzaileaondoan duela. Aspaldiko lagunakdira biak, makina bat aldiz elkarrekinlan egindakoak, estudioetan,eszenatokietan edo antzerki emanaldietanjotzen, batez ere. Aspaldikoezagunak izanik, erraztasunhandiz ondu dute lan berria.
“Elkartzea, topaketa, naturaltasunosoz suertatu zen, bidea guztiz atseginaizan da eta, bertan, geldialdietan,bizitzaz, amodioaz eta heriotzazjardun izan dugu, gauetanbatez ere”, kontatu du musikarieibartarrak. Hala, Gauzak diskoabien arteko elkarlanaren emaitzadela azpimarratu nahi izan duLasuenek.
ZUZENEKO ASKATASUNA Zuzeneangrabaturiko lana da Gauzak,bi saiotan eta publikorik gabe. Halaere, Lasuenek onartu du hasierabatean ez zutela argi izan zein bidejarraitu: “Azken denboretan, musikarenmundua zeharo aldatu da,gehien bat kontsumoaren aldetik”,aitortu du, sare sozialei zein euskarrianitzei aipamena eginez. Azkenean,eta diskoetxearen aholkueijarraituz, diskoa zuzenean grabatzearenproposamenari baiezkoaeman zioten. Zuzeneko prozesuhonek sorkuntzarako “askatasunhandiagoa” ematen duela uste duLasuenek. “Ohiko grabaketa etametodoarekin konparatuz, guztizezberdina da. Kasu honetan, neurria,denbora, adierazpena, egia,pasioa eta bizipoza nagusitzen direlako”.
Aldiz, zuzenekoan baliabideak“muga” izan direla aipatu du. Errepertorioari dagokionez, Gauzakden bidai honen ekipaian“denetarik” dagoela dio musikarieibartarrak: “Badira aurrez prestaturikogaiak, baita abentura, eta baitabidean, joan-etorrian topatutakoakere. Lagun batek esaten duenbezala, badirudi adinak esentziarenobsesioa dakarrela”.
Musikari eta konponsatzailemoduan, nortasun baten jabe deneta eklektikoa den musikarimoduan izendatzen du bere buruaFran Lasuenek. Lan berri honetanhorren isla ere badagoela ez duzalantzan jartzen. “Ez gara unebatekoak. Bide ezberdinak jorratuizan ditut beti eta iturri ezberdinetakoura edan. Laborategiko lanadibertigarria eta beharrezkoa iruditzenzait. Bilatze prozesuanarriskua duzu bidelagun, baina horiere ona da”, uste du. Kontzertuen emanaldiak iazko azaroanhasi zituzten Lasuen eta Canalek,eta izandako harrerarekin osopozik daudela aitortu du eibartarrak.
“Giro intimoak , xarmangarriaklortu izan dira emanaldietan,harrera beroa eta maitagarria jasoizan dugu”, nabarmendu du. Hortaz,hainbat emanaldi eskaini ondoren,eta horrelako harrera ikusita,diskoa grabatzea erabaki zuten;beraz, nolabait, zuzenekoen emaitzaizan da Gauzak diskoa. Lasuenekdio bere kontzertuen formatuaez dela inoiz berdina izaten. “Errepertorioazabala izanik, kontzertubakoitza modu berezian planteatzendugu, publikoak eta baldintzakezberdinak izaten baitira”.
Abestiak ezagutzen ez dituzten entzuleekinemanaldi bat ematea ezdu zail ikusten Lasuenek, nahiz etabere mugak onartzen dituen:“Gurea proposamen heldua da,agian inoren lurrekoa, ez baitagogehiengoari zuzendua. Argi dugunon gauden. Ez gara gazteak, ezilehoriak, ez begi urdindunak, etairrati-formulekin zerikusi gutxidugu. Nahi duguna egiten dugu, bainabada publiko bat. Badira gutxiengougariak”, nabarmendu du.
PROIEKTU UGARI Lasuenen musikaibilbide oparoan aski ezagunakdiren talde andana aurki daiteke,besteak beste, Izukaitz taldea, Oskorri,Eskuara Zarra edota Eguen Banda.Esperientzia oso ezberdinak izanarren, bakoitzetik zerbait jaso dueladio musikarik. “Ikasteko aukeraugari eskaini dizkit proiektu bakoitzak,bai musikan, bai bizitzan.
Bakoitza bere sasoian heldu da. Etagu, azkenean, egindako ibilbidearenondorio edo emaitza gara”. Bereproiektuen artean antzerkirakokonposaketak ere izan dira, etabadira. Hala, etorkizunari begirari,Gauzak diskoaren aurkezpen kontzertuekinjarraitzeaz gain, Gorakadaantzerki konpainiaren MobyDick antzezlanarekin jarraituko du.
Horrez gain, Ulises obraren bertsioberri batean eta International CitrusBand nazioarteko proiektuan ereparte hartuko du eibartarrak.