MAXUSEK ipuin bera kontatzenzion gauero bere biloba Aneri. Bihilabete dira hura hil zela etaherentzian utzitako ogibidea etaErremosenea baserria bere egingo ditu ilobak.Harategian lanean ari dela, amonaren historiaezagutuz doa Ane, ikuslegoarekin batera.Hirugarren pertsonai batek, Tomaxek, egingodu amona eta bilobaren arteko zubi lana.“Goitik behera” sortu du Miren Tirapuk Attehil aurretik antzezlana, eta “erronka” haratagojoan da, izan ere, taula gainean ere hirupertsonaien azalean jarri da. Bakoitzak errealitatebat irudikatzen duela kontatu du: “Anepublikoarekin harreman zuzenagoa lortzenduen pertsonaia da, amona iraganetik dator,mamu bat izango balitz bezala agertzen daoholtzan, eta Tomaxek bere errealitate propioadauka, beste bi munduen arteko zubiaedo”,jakinarazi du.

ERABAKI BEHARRAZ Egindako hautuen inguruanhausnartzen du Beheko Larraine antzerkitaldearen lehen lanak, erabakiak hartzeanbaldintzatzen gaituenaren eta ingurukoeneraginaren inguruan egiten du gogoeta.“Hasteko, niri piloa kostatzen zaidanez erabakiakhartzea, horri aurre egiteko modua da.Gainera, asko interesatzen zaidalako, momentubatean planteatu nuen zein punturainogaren hartzen ditugun erabakien jabe, ze punturainoinguruak eragiten gaituen eta ze punturainogure erabakiak eragin egiten duengure inguruan. Oso herri txiki batean bizi naizeta ohartzen naiz harremanak oso estuak direla,bai onerako eta baita txarrerako ere. Horreninguruan ikertzeko gogoa nuen”, azaldu duTirapuk.

Herri txiki batean kokatzen da trama ere, iraganaeta orainaren artean, eta denboran zeharsaltoka, pertsonaia bakoitzaren bitartez, garaibatera edo bestera bidaiatuz. “Ez zait irudituinportantea momentu edo data konkretubatean kokatzea pertsonaia, iragana eta orainanola nahasten diren, ze eragin duten iraganekokontuek orainean eta orainaldikoeketorkizunean. Erabakiak eta ondorioak dugarrantzia, ideia horiek nahasten ditut”, jakinarazidu Tirapuk.

Oinordekotza material eta ideologikoareninguruan ere hitz egiten du Tirapuk lan honetan,azken finean, horiek ere baldintzatzenbaikaituzte. “Guk heredatzen dugun hori, ideologikoa,emozionala zein materiala, horrekmodu jakin batean baldintzatzen gaitu. Gureaukera da, gure erabakia da, zer hartu, zer ez,eta horrek nora eramaten gaituen, hori erebadago lotuta erabakien gaiarekin”.

KOMEDIATIK KONTATUTAKO DRAMA Istorioagogorra izan arren, dramari komediatikheldu dio Tirapuk, berak uste baino gehiagogainera. “Orain arte egin ditugun emanaldietanohartu naiz uste nuena baino gehiagoukitzen dudala komedia. Dena dela, jendeahunkituta ere ateratzen izan da eta hori garrantzitsua da niretzat”, kontatu du. AmonaMaxusen bizitza eta iraganaz ikasiko duAnek eta askotan familietan dauden sekretuaklatzak izaten badira ere, komedia puntuasartzea batzuetan egokia dela uste du Tirapuk,“komediatik gauzak hobeto sartzen baitira”,bere esanetan.

Hainbat gauzaren artean amonaren baserriaeta bertako harategia izan zituen inspirazioTirapuk, Atte hil aurretik mamitzen hasizenean. Ordutik oholtza gainean gorpuztuarte, antzezlanak aldaketa asko izan dituelakontatu du aktoreak. “Istorioa ez da puntubatetik hasi eta modu zuzen batean garatu,pertsonaiek testua eman didate, objektuekpertsonaia bat, atzera eta aurrera ibili ea zerkfuntzionatzen zuen eta zerk ez, trabatu?”. Izanere, obra bat goitik behera sortzen duen lehenengoaldia da Tirapurentzat eta sortze prozesuannorabide askotatik abiatu da egungolanera ailegatzeko. Bidaia horretan Maika Etxekopar izan du lagun, hain beharrezkozuen “kanpoko begirada” izan da hau.Proiektuarekin martxan hasi zenean, sorkuntzaegonaldian izan zen Etxekopar eta istorioarenbidez zer kontatu nahi zuen ulertutaeta ideia gustatu zitzaionez, zuzendaritza proposatuzion Tirapuk.

Ideia garatzen hasi zenetik urte bi pasatu dirajada eta antzezlana estreinatzeko irrikaz egonda Tirapu. Zumaian izan zen estreinaldia, urtarrilean.“Teatroa ez da existitzen publikorikgabe ?uste du antzerkigileak?. Publikoarenbeharra nuen, jakiteko ea zerbait komunikatzenari zaren ala ez, edo non geratzen denkontatzen ari zaren istorio hori. Zer hobetoantzerkia baino, beste errealitate batera pasatzeko?”,hausnartu du. Antzerkiak, gainera,komunikatzeko espazio berezi bat ematen dioTirapuri: “Egia eta gezurrarekin jokatzen dut,ametsak, magia, sentimenduak, emozioak,dena batera. Hori niretzat zoragarria da”.

‘Atte hil aurretik’ Hurrengo emanaldiak:

Otsailak 18, Isturitze

Otsailak 26, Baigorri

Martxoak 3, Zornotza

Martxoak 5, Durango

Apirilak 19, Aulesti

Apirilak 27, Erandio

Apirilak 30, Lezo

Maiatzak 14, Azkoitia

Maiatzak 21, Leitza

Ekainak 9, Elorrio