BILBO. Idazlea, Loquilloren bandako gitarrista, Arte Historian lizentziaduna, prentsako kolaboratzailea eta futbol komentarista izateaz gain, Paskualek konpostore alderdia askatu du berriz ere "Tierra Firme" diskoan. Bertan, "rock eklektiko eta dotorea, irmo eta sentikorra" aurki daitezke.

Igor Paskualek (Donostia, 1975) Asturiasen ekin zion bere ibilbide musikalari, Babylon Chat glam rock taldearekin, eta 2003an hasi zen Loquillo y Trogloditasen. Bere lehen bakarkako diskoa "Equilibrio inestable" izan zen, 2011koa.