MUNDUARI “norabide aldaketapositiboa” eman nahi izan dio JosePablo Arriagak bere azken eskulturekin.“Errealitateak begienaurrean jartzen digunarekin gero eta zailagoada gizadiarekin fidatzea, gizatasuneansinestea, baina nik mezu positibo bat helarazinahi dut”, dio artista markinarrak. Azkenhilabeteotan, Siriako gerratik ihesean aridiren errefuxiatuekiko Europa erakusten ariden “gizatasun faltak” kezka sorrarazi dio, etabaita kontzientzia astindu ere. “50 urte barru,Historiako liburuek hau kontatzen dutenean,atzera begiratu eta pentsatuko dugu nolademontre utzi genuen hau gerta zedin. Ni neuerrudun sentitzen naiz ?onartu du?. Nireeskulturen bidez, sentimendu hori adierazinahi izan dut, eta, oraindik ere, gizatasuneansinesten dudala esan”.
Gaiaren gordintasunean, bilduma honetakolanek atzean “mezu positibo bat” gordetzendutela dio Arriagak. Horren adibide da Ateakizenekoa. “Ateak itxita badaude, muga bat dira;baina ate guztiak inoiz ez daude guztiz itxita,beti dago bakarren bat zabalik. Beti dago zirrikiturenbat, esperantza printza bat”, dio. Gaisozio-politikoek ez eze, bere egoera pertsonalakere ?eta oraintsu estreinatu duen aitatasunak,batik bat? badu lekurik bere azkensorkuntzetan, zeinetan pare bat kuadro eresartu dituen. “Orain dela lau hilabete jaio denalabari eskainitako lan bat ere badago, gizakiokmunduratzeko egin behar dugun borrokarenisla”, jakinarazi du.
ARTISAU ETA ARTISTA Jatorria artisauenfamilian duen artista honek familian bertanhasi zuen bere ibilbidea, gazte-gazterik, egurrezkoaltzariak lantzen. “Aitona hasi zenhonetan, aitak jarraitu zuen ondoren, eta nikhartu nuen testigua gero”. Etxeko tradizioarijarraipena eman badio ere, eskulturak diraegun Arriagaren pasioa. “Orain eskultoreasentitzen naiz gehiago”, aitortzen du. EdinburgonArte Ederretako ikasketak egin ostean,Markinara bueltatu zen, eta egun bere lanakbistaratzeko 100 metro karratuko denda etaerakustokia ditu herriko Alde Zaharrean.Altzariak lantzen jarraitzen du oraindik Arriagak,eta “artisautzaren eta artearen erdibidean” kokatzen du bere burua, baina bienarteko muga marraztuz. “Artisautza eta arteaez dira gauza bera: artista da lehenengo obraegiten duena. Obra bera bata bestearen atzetikegiten dutenak, ofizioa dutenak, horiekartisauak dira”, dio.
Ez bakarrik eskulturak; badira altzari artistikoakere, Arriagaren esanetan. “Nik badakitnoiz ari naizen artea egiten eta noiz ez. Nirealtzari batzuk artelanak dira, bakarrak direlako,baina, batez ere, ideia bat transmititzendutelako. Orain dela 40 urte arte-edo, bazegoenuste bat gauza funtzionalak ezin zirelaartea izan, baina hori ez da horrela. Zuk zurelanari, dela eskultura bat, dela ohe bat, esanahi bat ematen badiozu, artelan bat sortzenari zara. Nik hori nahi dut: altzariak egin, bainahoriei mezu edo esanahi bat erantsiz.Niretzat hori da artea”, azaldu du. “Sinbologiazbeteriko” altzariak dira bereak, beronenesanetan. “Nire lanekin beti adierazi nahi du zersinesten dudan pertsona moduan, eta ezlauburuak altzarietan txertatuz soilik. Niksinesten dut pertsona guztiak berdinak garela,natura eta gizakiok orekan egon behargarela, gauza gutxirekin bizi daitekeela... Guztihori nire piezetan islatzen dut, izan altzariakedo izan eskulturak”.
ABENTURAREN OLATUAN Bere eskulturenildo berriak aurkitu nahian, abentura potolobati ekin zion Arriagak orain dela 10 urte:Lekeition belaontzian sartu eta Afrikarantzabiatu zen, bakarrik. Senegaleraino iristea lortuzuen, baina ontzia hondoratu eta lurrezjarraitu behar izan zuen Hegoafrikaraino. Zazpihilabetetan 15 herrialdetatik igaro zen etahorietan berak eginiko hainbat eskultura utzizituen. “Garai hartan, denbora neraman altzariakenkarguz egiten. Zerbait sakona eta desberdinaegin nahi nuen. Eta bi aukera nituen:Ingalaterran master bat egin edo Afrikarajoan. Eta gauzak zer diren? Azkenean, bidaiahori izan zen nire bizitzako masterra!”.Itsasoan emandako hilabete haietan, inspirazioabilatzeaz gain, “bere burua aurkitu” zueladio markinarrak. Geroztik, batez ere egurrarekinlantzen dituen eskulturekin azaleratzendu barruan kontatzeko duena. Eskulturarenarloan “sakondu” nahi duela dioArriagak, nahiz eta altzariak egiteari ez dionutzi inoiz: “Derrigorrezkoa zait enkarguzkolanak egitea eskulturak egiten jarraitu ahalizateko. Batetik, ekonomikoki oso zaila delakosoilik eskulturak saltzetik bizitzea. Baina,bestetik, artea bakarrik egitea psikologikokinekagarria delako. Bi gauzak egiteak orekaematen dio nire buruari”, aitortu du.Etxetik gertu erakusketa beste nonbait erakutsinahiko luke Arriagak, baina EuskalHerrian aukerak “urriak” direla dio: “Ez dutedozein leku nahi, espazioari garrantzia ematendiot”. Gainera, erakusketetan dagoen“mugimendu urriak” arduratzen du: “Guggenheimeta zirkuitu ofizialeko beste pare batmuseo kenduta, jende gutxi dabil. Gutxiengobatek baloratzen du artea, eta eskulturarenada okerren dagoen arloetako bat”. Era berean,artista gazteenen “panorama beltza” salatudu. “Goraipatzen dira artista kontsakratuak,baina inork ez ditu bultzatzen sortzaile gazteak.Nik altzarietatik ateratzen dut diruaeskulturak egin ahal izateko, baina kontzientenaiz zorte handia dudala altzariekin ez zaidalakolanik falta izan, eta horrek eman didalakobide berriak probatzeko aukera. Gaztegehienek ez dute zorte hori, beste lan batzuetanhasten dira eta artea alboratzen dute. Osoonak diren artistak geratzen dira bidean. Benetanpenagarria da”.