NAFARROA. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere abonatuentzat bigarren Ziklo Kontzertua eskainiko du ostegun eta ostiralean, arratsaldeko 20.00etan, Baluarteko Areto Nagusian.
Bederatzi urtez RTVE-ko Orkestra Sinfoniko eta Koruetako zuzendari titularra eta artistikoa izandako Adrian Leaper maisu ingelesak zuzenduko du kontzertua. Emanaldian Nafarroako Sinfonikak Z. Kodaly-ren Danzas de Galanta; M. Bronner-en Kontzertu bielorrusiarra; eta J. Brahms-en 3. Sinfonia interpretatuko ditu. Gainera, emanaldian Veronika Praded zinbal jotzailea ere arituko da.
Sarrera soltei buruzko informazio gehiago nahi duenak 948 229 217 telefono zenbakian eskuratu ahal du. - See more at: https://baluarte.com/eus/berriak/-/nafarroako-orkestra-sinfonikoak-ii-ziklo-kontzertua-eskainiko-du-ostegunean-eta-ostiralean#sthash.BkUXFOsy.dpuf