LEHIA, norgehiagoka eta txapelketadira bertsolaritzarenezaugarri ezagunenetakoaketa, akademikoki ere, ikerketaasko egin dira gai horri buruz.Jexux Larrañaga antropologoak,ordea, azal horren azpiko mamirajo nahi izan du eta bertsolaritzak,bereziki bertsogintzak, errealitatekulturala definitzeko orduan daukanpapera aztertu du, jokoaren azpiandagoen jolas kulturala. Baita herrigintzanbertsolariek duten kokapenaere. Iraganeko eta gaur egunekoereduak aztertuta, Jolas sakona liburuaplazaratu du, aurretik idatzitakotesitik moldatua.

Liburuaren izenburua bera adierazgarriadela dio Larrañagak, bertsolaritzarenfuntzioaren metaforabaten gisakoa baita. “Lehiatik haragodagoenari begiratu diot, jolas kulturalarieta horren kontestualizazioari”.

Hau da, jokoaren azpiandagoen jolas sakona definitzen saiatuda, “gizartearen ekosistema zabalagoanjarri dut bertsogintza”. Larrañagarenustez, bertsoaren sakonekofuntzio horretan, testuinguru emozionalbaten baitan, hitza, sorkuntzaeta estetika indartsua erabiltzenditu bertsolariak arrazoiaren etasentimentuen arteko esparruamugatzeko, “gizakiaren barnealdeareneta kanpoaldearen arteko loturada”. Azken finean, mundu ikuskerabat sortzen da, “errealitate kulturalahitzaren bidez biziberritzekoaukera ematen du bertsolaritzak”.

Liburuaren aurreneko zatian, batikbat iraganera begiratu du Larrañagak.Hala, bertsogintza kulturarenardatzean jarri du, bere balio sinbolikoarenbidez. Bigarren zatian,gaur eguneko bertsolaritza ikertudu. Horretarako, mende honetakotxapelketetako bertsoaldi nabarmenakaztertu ditu, eragileekinhitz egin du eta bertsolari ezaguneielkarrizketak egin dizkie.

“Bertsolari askoren iritzia bilduahal izan dut baina, leku faltagatik,Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorenesanak bakarrik daudesakon aztertuta”, dio Larrañagak.“Arrazoi sortzailearen figura” landudu tesian eta, liburuan ere,lekua egin dio kontzeptu horri.Izan ere, bertsolaria une oro erreferentziak sortzen ari dela kulturarenbaitan, metaforen bidez hitzenohiko esanahitik harago doalaondorioztatu du egileak. “Bere soiltasunean,bertsolaritza kulturabangoardia bihurtu da”.

Kulturgintzan ez ezik, herrigintzanere badu eragina bertsogintzak,Larrañagaren esanetan. “Kontuanhartu behar da, bertsolaritzak atxkimendua sortzen duela auzozauzo,herriz-herri, harreman sareaehuntzen da hala, eta hor loturaikusten diot herrigintzarekin”.

Beraz, bertsogintzaren funtziozabala herrigintzaren testuinguruankokatzeko ahalegina ere badaJolas sakona lana. “Gizarteak mundusinbolikoa landu beharra du egituratzekoeta bertsolaritzak munduerrepresentazional hori gauzatzendu, auto-erreferentziak egoteabeharrezkoa da”.

Lehiaren ikuspuntutik sarritanaztertu da bertsolaritza. Aitzitik,Jexux Larrañagak bere liburuanaldarrikatzen du badela beste alderdibat, hain jasoa eta aztertua ezdagoena. “Jolas kulturalaren etaherrigintzaren ikuspuntu horrigarrantzia eman diot tesian, bertsolaritzaardatz kulturalean kokatzekoasmoa izan dut”. Bertsogintzaribeste betaurreko batzuekinbegiratzea bezalakoa dela adierazidu egileak, “beste begirada bat ezarrinahi izan dut aztergaiaren gainean”.

Joseba Zulaikaren zuzendaritzapeanondu zuen tesia eta, orain,liburu formatuan dator Jolassakona. Tesiko kontzeptuak modudibulgatiboagoan jarri ditu. “Libururaegokitzeko, laburtu egin duttesia, baina, hala ere, luze samarradela uste dut, agian bi liburutarakoere emango zukeen”. Izan ere,jokoaren azpian dagoen jolasakbadu mamia, dirudiena bainogehiago.