BERE amarengandik etaume-umetatik datorkiodantzarekiko zaletasunaJon Vallejori (Donostia,1985). Gaztea bada ere, txapelakentzeko moduko ibilbidea eginadu honezkero. Euskal Herriko dantzariaskoren lehen gidari izan denMentxu Medelen eskutik izan zuendantzaren munduarekin lehenharremana, 1990eko hamarkadan.Urteak aurrera, dantzaren bidetikjarraitzea erabaki zuen, ordurartedantzarekin partekatzen zituenbeste afizioak alboratuz. Euskaldantzari askoren pausoak jarraituz,Madrilera abiatu zen bereteknika hobetzera, eta handikEuropara egin zuen jauzi. Gauregun, Dresdeko Operako Baletekodantzaria da.

Mentxu Medelen eskolan eman zenituendantzaren munduan aurrenekourratsak. Nola gogoratzen duzugarai hura?

Oso garai polita izan zen. Niorduan maitemindu nintzen dantzarekin,eta hori Mentxuri berarizor diot hein handi batean. Berakirakatsi zidan dantza maitatzen etadantzaz gozatzen. Irakasle handiaizan da niretzat, ez bakarrik dantzarenikuspegitik, baita personalkiere, bizitzarako baloreak transmitituzizkidalako. Mentxurenakademiatik jende on asko igaroda nire aurretik: Jone San Martin,Urtzi Aranburu, Lucia Lacarra,Iker Murillo? Ibilbide oparoa eginduen dantzari asko.

Dantzari ?eta orohar artista? askorentzatMadril izan ohi da bigarreneskola. Zu 14 urterekin joan zinenbertara. Gogorra izan zen pausoaematea?

Egia esan, bai. Carmen Rochereneskolara joan nintzen ikastera, oraindikume bat nintzela. Urratsausarta izan zen, amildegiaren ertzeanjauzi egin eta noiz eta nolalur hartuko nuen ez nekielako.Dena dela, neukan ilusioa, motibazioaeta esperientzia berri bat bizitzekogogoa beldur eta ezjakintasunabaino handiagoa zen. Orainohartzen naiz, atzera begiratuta,zer nolako ahalegina izan zenniretzat eta nire familiarentzat.

Asko zor diot familiari, nigan edukiduen konfidantzagatik eta urte guztihauetan nire ametsa gauzatzekoeman didan babesagatik.

Dantzari profesionaloi azkar heltzeaexigitzen zaizue. Hori da gainditubeharreko zailtasun handienetakoa?Egia da gure adineko beste askobaino azkarrago bizi behar izatendugula, eta ez da erraza. Nirekasuan, behintzat, 14 urterekinetxetik joatea ez zen gozoa izan.Baina modu profesionalean diziplinaaskotan gertatzen da hori,kirol arloan, adibidez. Batzuekasko sufritzen dute, eta sentsazioaizaten dute bidean gauza askogaltzen dituztela. Nik, hala ere, ezdut inoiz sentsazio hori izan. Gauzadesberdinak bizi izan ditut, etaasko eta asko dantzari esker.

Noiz sentitu zinen aurreneko aldizdantzari profesional?

Ez dakit zehazki noiz sentitu ahalzaren profesional; suposatzen dutpaper baten idatzita doala hori.Dantzari bezala, 2003. urtean sinatunuen nire aurreneko lan-kontratua.Hala ere, hori baino lehen eredantzaria nintzen, bai behintzatdantza nire bizimoduaren erdigunebilakatzen den unetik.Zure ibilbidean sari asko eskuratudituzu; besteak beste, GipuzkoakoDantzari Profesionalen ElkartearenErrebelazioa Saria jaso zenuen2010ean; sari hau lortu duen dantzarigazteena.

Ohore bat, eta, batez ere, bultzadahandia da norbaitek zure lanaerrekonozitzea. Jarraitzeko motibazioaeta indarra ematen dutesariek, hori da garrantzitsuena.

Egiten duzuna edozer dela-ere, onada baloratua izatea, jakinda betidaukazula zer ikasi eta zer hobetu.Niri sari horrek sekulako ilusioaegin zidan, baina baita bidean etorridiren beste guztiek ere.

2006az geroztik Dresdeko OperakoBaleteko dantzaria zara. Gustora arizara?

Niretzat amets bat da hemen egotea;zorte handia dut nire ibilbideprofesionala hemen garatu ahaldudalako. Ahal dudan bitarteanhemen jarraitu nahiko nuke, betiere nire bizitza profesional etapertsonalaren artean oreka batmantentzea lortzen badut. Denahartzen dut kontuan, ez lana bakarrik,eta dantzan ez nagoenean egitendudanari ere garrantzia ematendiot. Denbora asko ez dut izaten,baina saiatzen naiz denboraateratzen lagunez, hiriaz etaafizioez gozatzeko.

Dantzariena bizimodu sakrifikatuadela esaten da. Oso diziplinatua izanbeharra dago?

Autodiziplinatua izatea ezinbestekoada ofizio honetan, sarritanhorrek markatzen du bi dantzarienarteko diferentzia. Egia da dantzarenmundua oso sakrifikatua dela,zer esanik ez profesionala zarenean,bai fisikoki eta baita mentalkiere. Bi aldeak landu behar diraegunero.

Gogorra dirudi. Inoiz pasa zaizuburutik dena bertan behera uztea?

Egunero. Baina, era berean, egunetikegunera gehiago maite dut dantza;dantzatzea arte moduan, eta ezofizio moduan, esan nahi dut. Errutinaartistaren heriotza da, etalanak errutina bihurtzeko arriskuadauka. Egia da denboraldi batzuetannire bizitza lanera soilik mugatzendela. Beharrezkoa bada, egunero14 orduz entsaiatzen dut, astelehenetikigandera, lo egin eta hurrengo astean berdin... Sasoi batzuetanez dut bizitza sozialik izaten.Mundua aurrera doan bitartean,niretzat egunak pasatuko ezbalira bezala izaten da. Baina hauxeda nirea, zer egingo diogu!

Trukean zerbait jasotzen duzun seinale. Zer ematez dizu dantzak?

Asko. Nire burua adierazteko bidebat da, hitzez edo gestuen bidezadierazi ezin dudana azaleratzekomodua. Sekulakoa da, brutala,dantzatzean sentitzen dudana;barru-barrutik ateratzen den zerbaitda, publikoarekin kontaktuanez-ezik neure buruarekin ereharremantzeko balio didana.

Dantzaren bidez hitz egiten duenaktorea zarela esana duzu.

Azken finean, dantzariok aktoreakgara. Ni neu aktore sentitzen naizoholtzan, baina gorputzarekin hitzegiten dut. Horrek exigitzen dizuzure gorputza primeran ezagutzea.Normalean badakizu noraino iritszaitezkeen, zeintzuk diren zuremugak; baina, batzuetan, zuremugak gainditzen dituzula ikustenduzu, eta harritu egiten zara.

Oholtzak deskribatu ezin diren esperientziak eskaintzen ditu. Betiez da erosoa; oso harreman pertsonaleta intimoa da dantzariaren etaoholtzaren artekoa. Beldurra ez,baina errespetua ematen du.

Formazio klasikoa jaso zenuen. Bestegenero batzuk ere landu dituzu?

Nire formazioa klasikoa izan da,baina gaztetatik gaur egunekokoreografoekin lan egiteko aukeraizan dut eta horrek asko ireki naumentalki. Ez nintzateke dantzariklasiko moduan definituko. Gauregun, eta dantzaren munduak biziduen egoera ikusita, zure buruasailkatzeak eta mugatzeak ez duzentzurik. Oraingo dantza konpainiagehienek eskaintza anitza izatendute, eta gero eta egoera anitzagoetaramoldatzeko gai direndantzariak nahi izaten dituzte.Gaur egun ezin da aterik itxi.

Konpetentzia asko nabari duzu zureinguruan?

Konpetentzia ikaragarria da, baieskola onenetan sartzeko eta, zeresanik ez, lan bat lortu eta dantzatikbizimodua ateratzeko. Oso zailada leku bat egitea, eta are gehiagoorain, dantzari kopurua daudenlan aukerak baino askoz handiagoadenean.

Zuk zure herria utzi behar izanzenuen dantzan jarraitu ahal izateko.Egoerak berdintsu jarraitzen al du?

Zoritxarrez bai. Lehenik EuskalHerritik eta gero Espainiatik aldeegin behar izan nuen. Esango nukegauzak okerrera egin dutela azkenurte hauetan. Jendeak sekulakoahalegina egiten du, baina ez dagoinongo babesik eta laguntzarik instituzioenpartetik. Eta, hala ere, jendeakhor jarraitzen du, ez du etsitzen.Hori benetan txalotzekoa da.

Sekulako talentua eta harrobiadago, baina tamalez hemen ezinezkoada bidea egitea. Oinarrizkodantza eskolek oso lan ona egitendute, baina hortik gora sekulakohutsunea dago, ez dago mediorik.

Dena den, dantzarena ez da herrihonetan babesa jasotzen ez duenarlo bakarra. Kultura, orohar, ahaztutaeta alboratuta daukagu erabat,eta benetan penagarria da. Kulturaherri baten oinarrizko elementuada, jendearen alde emozionala elikatzenduelako. Tamalez, Kulturakgaur egun betetzen duen lekua betebeharko lukeenetik oso urrun dago.

Alemanian bestelakoa da dantza profesionalakbizi duen egoera?

Alde handia dago. Ez dantzarenalorrean bakarrik, kulturarenaldeko jarrera da oso bestelakoa,orohar. Ezin dut Europa osoaz hitzegin, baina Alemanian, adibidez,80 antzoki baino gehiago finantzatzendira diru publikoarekin. Antzokihauek, jende askori lana emateazgain, milioika pertsonen kulturegarria asetzen dute. Eta aretoakia beti beteta daude. Guztihonen inguruan ez nuke jakingoezta nondik hasi ere nire sentsazioakdeskribatzen.

Baletean eta dantza klasikoan arelarriagoa da egoera?

Uste dut baietz. Munduan sakabanatutabidea egiten ari diren baletdantzari euskaldunak daude, bainaez dago euskal baletik, eta egonbeharko litzateke. “Euskal baletdantzariak munduan” izeneko saiobat eginez gero, kapitulu pila bataterako lirateke, hori ziur.