bilbo
uurteen poderioz, euskaldunak bidaiari adoretsua izatearen ospea irabazi du itsaso eta lur arrotzak zeharkatuz historiako hainbat gertaera epikoetan izandako parte-hartzeagatik. Horietako entzute-tsuena, beharbada, Amerikaren aurkikuntza izan da; baina, egiazki, ezer gutxi zabaldu da euskaldunek gertakari horretan izandako partaidetzaren inguruan. Garai hartan Kaliforniaren esplorazio eta kolonizazioan esku hartu zuten euskaldunen poz eta nekeak argiztatu nahirik, Kaliforniakoak (1533-1848) entsegua kaleratu berri du Asun Garikanok. Orduko pertsonaiek idazten zituzten egunerokoen testigantzetan arakatuz, honakoan, ezezagunak diren pasadizoen aztarnak aurkitu ditu euskal filologo eta itzultzaileak. Bertaratutako euskaldunen bizipen harrigarrien berri ematen du Garikanok, betiere errealitatea ez uka-tzeko deia luzatzen duen bitartean: "garaiko europar guztiak bezala, euskaldunak zibilizazio nagusiago baten ordezkari sentitzen ziren eta jarrera gutxieslea eta inposatzailea izan zuen indioen aurrean".
Ez da lehen aldia idazle tolosarrak antzinako euskaldunak Atlantikoaren beste aldean bizitako abenturen inguruan idazten duena. 2009an argitaratutako Far Westeko Euskal Herria liburuan, 1848az geroztik Estatu Batuetara emigratutako euskaldunen inguruko kronika eskaintzen du. Honakoan, baina, historian aurrera egin du eta Kalifornia Estatu Batuetako estatu federatuetako bat izan baino lehenagokoak -baita urrearen aurkikuntza eta aro anglo-amerikarra hasi baino lehenagokoak- kontatzen ditu. "Dokumentu originalak irakurtzen ari nintzela, aztertu gabeko estrato batean ari nintzela sentitu nuen. Altxorrik ez dakit aurkitu dudan, baina bai aztarna eta pieza balio-tsuak, garai hartaz asko esaten dutenak", adierazten du Garikanok.
bertako indioak Liburuaren kontakizuna hasten den unean, XVI. mendean, Kalifornia munduaren azken bazterra omen zen: "Garaiko mapetan, Mexikoren iparralde guztia hutsune handi bat zen. Eta izugarri kostatu zen hura esploratzea eta kolonizatzea", azaltzen du idazleak. Horrela, 1533an europar batek, Ximenez Bertandonakoak, Kaliforniako lurra zapaldu zuenetik, ia 250 urte pasatu ziren Alta Kalifornian lehenengo misioa, hau da, zurien lehenengo kokagunea, altxatu zen arte. Tarte horretan, esplorazioak egitearen arduradunen zeregin nagusietako bat behatutako guztia zehatz-mehatz erregistratzea zen: "nolakoak ziren esploratutako itsasoak eta lurrak, landaretzari eta faunari buruzko datuak, eta baita aurkitzen zituzten biztanleei buruzko xehetasunak ere". Hain zuzen ere, azken hauen inguruan egindako deskribapenak ziren harrigarrienak, lurralde horietan nazio, hizkuntza eta bizimolde desberdin ugari zeudela egiaztatu baitzuten.
Garikanoren esanetan, bertaratutako misiolariek "goldeak eta guru-tzeak batera joan behar zutela pentsatzen zuten". Hortaz, lehenik indigenen behar materialak ase behar zituztela uste zuten, gero behar espiritualez arduratzeko. Indio horietako asko ehizatik eta lurrak dohainik eskainitako fruituetatik bizi ziren, misiolariak -jesuitak aurrena eta frantziskotarrak ondoren- agertu ziren arte, berauek bultzatu baitzituzten nekazaritza eta abeltzaintza, eta hainbat langintzen irakaspena ere. Adibide esanguratsua jartzen du tolosarrak euskaldunek Kaliforniako lurren lanketan izan zuten eragina adierazteko: "Kaliforniako ardogintzaren historia kontatzen den liburuetan esaten da ardoa eskala handian produzitu zuen lehena Pablo Mugartegui markinarra izan zela".
Nahiz eta urte horietan kolonoek Amerikako biztanleen bizimoduaren garapena bultzatu, Garikanoren aburuz, "Kaliforniako indioen historia gizateriaren historiako kapitulurik penagarrienetakoa da". Lehenengo zuriak heltzearekin batera, horretarako asmorik ez zuten arren, hainbat gaixotasun kutsatu eta indio herri haietako asko erabat ezereztea eragin zuten. Ez zuten geroago etorri ziren anglo-amerikarrek bezala, indioak desagerrarazi eta haien lurrez jabetzeko helbururik, baina, Garikanoren esanetan, "europarrek sartutako gaitzek ondorio ikaragarria izan zuten Indioen-tzat, eta euskaldunek horretan eran-tzukizunik ez dutela pentsatzea errealitatea ikusi nahi ez izatea da".
euskaldun entzutetsuak Garaiko artxiboetan gorde ziren dokumentu gehienak paper ofizialak ziren, eta, hor, euskarak ez omen zuen lekurik. Hala ere, idazlearen esanetan, ez dago zalantzan jartzerik kolono horietako batzuk euskaldunak zirela. Egon badaude, gainera, Euskal Herriari egindako erreferentziak: "Esate baterako, XVI. mendearen bukaeran Sebastián Vizcaínok Kaliforniaren kostalde guztia esploratu eta han bizi ziren indio batzuen bizilekua deskribatzeko, como carboneras de Vizcaya direla esaten du", azaltzen du Garikanok. Baina gutxi omen dira horrelakoak. Tolosarraren esanetan, "garai hartako euskarazko gutunak aurkitzea mirakulua izango zen". Euskaldun famatuetako bat Fortun Ximenez Bertandonakoa izan zen, hari aitortzen baitzaio Kalifornia zapaldutako lehen europarra izatearen ohorea. "Garaiko kronista batek idazten duenez, Ximenez eta berarekin zihoazen euskaldun batzuk indarrez jabetu ziren on-tziaren gidaritzaz. Baja Kaliforniako beheko puntara helduta, Ximenez eta gizon batzuk lehorrera jaitsi ziren ur bila, eta indio talde batek hil egin zituen", dio Garikanok.
Bihozberagoak dira beste euskaldun batzuen istorioak: Arrillaga gobernadorea edota Santa María frantsizkotarrarena kasu. Horien berri ematen du Garikanok bere liburuan. Bere esanetan, Colorado ibaiaren ertzak esploratzen zebilela soldadu talde batekin, Arrillaga konturatu zen indio talde bat atzetik segika zioakiela. Yumak omen ziren, hamabost urte lehenago inguru hartako zuri guztiak erail zituztenak. Arrillagak ondo zekien hori, baina ez zien bere gizonei su-armak erabiltzeko agindurik eman: azalpen gisa, me condolí de su infelicidad ida-tzi omen zuen bere egunerokoan. Vicente Santa María, berriz, gaur San Frantziskoko Golden Gate dagoen itsasartea zeharkatu zuen lehen itsasontzi europarrean zihoan, San Carlos pakeboteko kapilaua zen eta "eguneroko polita" idatzi zuen bertako biztanleei buruz: "Indio haien hizkuntzako hitzak, nola esaten dioten zeruari eta lurrari, nola izendatzen dituzten zenbakiak..." jaso zituen.
Beste adibide bat gehiago ere jar-tzen du Garikanok: "Diego Boricak, Kaliforniako gobernadore postuaz jabetu orduko, San Frantzisko misioko indioen heriotza-tasa altuaren berri izan zuen, eta, berehala, ikerketa bat jarri zuen abian. Lasuen herrikideari eskutitz batean aitortu zioenez: "Es asunto que me quita el sueño y me hace hablar solo". Adibideak adibide, kolono euskaldunen irudi samurregia eman nahi ez duela adierazten du tolosarrak. Izan ere, orduko konkistadoreen legez, euskalduna ere indarrez jardun zen, zibilizazio nagusiago baten ordezkari bailitzan. Hala ere, Garikanok argi du: "Alde ederra dago aipatu diren portaera eta ekintza horietatik indiorik onena hildako indioa zela zioten anglo-amerikarren portaera eta ekintzetara".