GITARRA soinean zuela hasi zen MaiteIdirin (Ugao, 1943) jendaurrean kantari.Protesta hitzez eta doinuz bustitakohastapen musikalak izan zituen,baina 1980az geroztik disko klasikoen aroa hasizuen, Euskal Kamerata taldearekin, besteak beste.40tik gora urte daramatza kantuan, eta“oroitzapenez gainezka” sentitzen dela dio. Bereazken lana aitzakiatzat hartuta, orainaz eta iraganazgaldezka joan gatzaizkio.

‘Gabon Kantak’ kaleratu berri duzu, 2004koabenduan Hendaiako Abbadia gazteluko kaperanMuriel Dupin harpa-jolearekin eta MaryseGraciet flautistarekin batera egindako emanaldiaren grabazioarekin. 16 kantu biltzen ditudiskoak. Ikerketa lanik ere bada bilduma honenoinarrian, ezta?

Euskal Kultur Erakundeak gabon kantekin egitaraubat egitea proposatu zidanean, ikerketatxobat egin nuen. Berehala jabetu nintzen altxorbat zegoela euskal gabon kanten alorrean. Kontzertuarenlehen partean, Aita Donostiak harmonizatutakozortzi kanta eman genituen,horietariko hiru XVII. mendetik datozenak.

Herritar izaerako kantu bitxi bezain eder batzukdira; hitzen balioarengatik eta batez eremelodiengatik. Pausaren ondotik, Jacques Ibert(Entracte), Marin Marais (Le basque) eta MauriceRavelen La flûte enchantée ere kantatunituen; jarraian, Arrasateko anonimo bat emannuen a capella. Baita Peñaflorida KondearenIrten ezazu gozagarria ere. Eta A. IntxaustirenPolit ederra, xarmangarria, eta J. M. UsandizagarenBi eguberri kanta kantatuz amaitugenuen kontzertua.

Diskoaren sarrerako testuak dio eguberri kantazaharrak ez zirela elizetan kantatzeko eginakizaten...

R. M. Azkueri irakurri nion berri hau, etahorren arrazoia sinplea da: luzez elizetan latinezbakarrik kantatu baitzen. Herri hizkuntzetankantatzeko baimenik ez zuen Vatikanoakematen. Pixkanaka bakarrik sartu ziren herrihizkuntzak elizetan. EtaVatikano II.az gero normalizatuegin ziren herri hizkuntzak, horienartean euskara ere.

Maite, egin dezagun denboran atzera. Gogoanduzu gitarrarekin jendaurrean abestu zenuenlehen aldia?

Bai, oso ondo gogoratzen dut. Zeberioko SantaKurtze auzoko festetan, 1968ko maiatzaren 5eanizan zen, Abel Muniategi bertsolariak aurkeztuninduelarik. Nire gitarrarekin lagundutaeuskal errepertorioko zenbait kantu zaharinterpretatu nuen.

Atahualpa Yupanquik biziagotu ei zuen zureibilbide musikala…

Koraletik harago bakarka kantari hasteko prestaketekinnenbilela, Atahualpa Yupanqui zuzeneanentzutera joan nintzen Bilbora. Hunkiturikgelditu nintzen haren kantuen hitzekin;indioen bizitzak eta zapalkuntza gertakizunakkantatzen zituen. Ordurako ni ere sentsibilizaturiknengoen euskaldunen askatasun faltarekin,aita lehenik gudari eta gero hiru urte etaerdiz preso egona baitzen Madrilen. Eta familiaeuskalduna izanik ere etxetik kanpo ez baikenueneuskal arnasarik hartzen ahal.

Laster etorri zen zure lehen diskoa...

Zeberioko nire lehen kantaldia bukatzean gizonbat inguratu zitzaidan; Cinsa diskoetxekoa zelaesanez, single bat grabatzea proposatu zidan.Atahualpa ikusi berria nuenez eta hark sortutakozirrarapean nintzenez, haren diskotik laukantu hautatu nituen euskaraz grabatzeko: Haizehaize, Herri eta bide, Behin batez eta Indioarenbidea. Originalak erdaraz zeudenez, GabrielArestirengana joan nintzen euskaratzeko. Sekulakopoza erakutsi zigun gure proposamenaagertzean, eta berehala esan zigun baietz. Behinbatez poema euskaratu, eta Harri eta bide sortuzuen. Paulo Iztuetari eskatu nion beste bikantak euskaratu zitzan. Diskoetxeak TxabiVillaverde gitarra-jolea aurkeztu zidan, harekingrabatzeko. Elkartu, errepikapen saiotxo bategin, eta egun berean Bilboko ostatu batean grabatugenuen. 1968ko abenduan Durangoko Azokarenkarietara atera zen publikora. Bitartean,Eibarko sariketan ere parte hartu nuen, etaEstitxu eta biok puntuetan berdinduta geratuginen. Ondotik kantaldi andana egin nituenBizkaian, batez ere, baina Zaragozako Unibertsitateraere joan nintzen Lourdes Iriondoeta Xabier Leterekin.

Aurrez, dantzan ere ibilia zinen plazetan.

1965ean Etorki dantza taldea sortu genuen.Edurne Isasi irakaslearekin euskal dantzak ikasieta herriz herri hasi ginen. Aberri egunetarajoaten ere bai. Eta karriketan poliziarenaurretik eskapo ibiltzen ikasi genuen. Emoziozgainezka bizi izan genuen garai hura... Biarritzeraere etorri ginen dantzara, eta ikurriña hainbat tokitan naturalki emana ikusi eta Labeguerirenkantuak eskuratu genituen. Itzultzean,lagun artean, gordeka elkarturik, Gu garaEuskadiko gaztedi berria entzutean, negar egingenuen. Handik gutxira, Atahualparen zirraraizan nuen. Hura entzutera joan ginenon arteankomentatu genuen kantua izugarrizko bitartekariaizan zitekeela jendearen kontzientziaksuspertzeko. Eta neu kantuzalea eta amak erositakogitarra jotzen ikasten ari nintzena izanik,rol horrek nirea izan behar zuela pentsatzenhasi nintzen.

Politika kontuak tarteko, lehenik Baionara etaondoren Parisera alde egin behar izan zenuen,1969an. Auzo latinoan atera omen zenuen bizimodua...

Hasieran, adineko emakume bati etxeko lanakegin nizkion. Baina gutxira auzo latinoaneuskaldun batek kafe antzokia zuela eta kantatzekoaukera eman ziezadakeela jakin nuen.Egun batez gitarra eskuan azaldu nintzen. MigelArozena deitzen zen donostiar nagusia. Atahualparenkantu bat euskaraz abestu nion eta, amaitubezain pronto, hartzen ninduela esan zidan.“Euskaraz kantatu nahi baduzu, kanta euskaraz”,azpimarratu zidan. Gauero ordu erdi batkantatuz ateratzen nuen bizimodua; arras sinpatikoazen giroa. Paris inguruko auzoetan 68komaiatzaz gero sortuak ziren kultur etxeetan erekantatzen nuen. Bi aldiz Luis Llach eta biokelkarrekin programatuak izan ginen.

Jokin Apalategirekin ezkonduta eta Ur semearekinitzuli zinen gero Ipar Euskal Herrira.

1973ko urriaren 13an itzuli ginen. Arrazoiakkulturaren enborrari lotzen zaizkionak ziren.Hasteko, Ur ikastolan eta euskal kulturan hezinahi genuen. Geuk, unibertsitate ikasketakamaituta, proiektu kulturaletan lan egin nahigenuen. Eta garai hartako Iparraldean euskalkulturan dena egiteko zegoen.

Eta Zabal liburu-denda ireki zenuten Baionan,Joseba Jakarekin batera. Baina musikagintzanere jarraitu zenuen.

Zabal ireki berrian ez zegoen hiru lagun hortikbizitzeko ekonomiarik. Gero bai, laster lanpostuaksortu genituen. Baina ni neu ikastolenaldeko kantaldi gehienetan programatzen ninduten,eta Euskal Herritik kanpo Bretanian,Katalunian, Okzitanian eta Flandrian mugitzennintzen. Berehala, Maite Barnetxek France 3telebistarako hainbat saio grabatu zizkidan.

Geroago beste herrialde batzuetako telebistasaioak egin nituen. Eta Franco hil zenean,Hegoaldean kantaldi ugaritan parte hartu nuen.Giro bikaina zegoen.

80ko hamarkadan aldaketa bat nabari da zuremusika egiteko moduan. Gitarra utzi eta, gerora,musika klasikoan oinarritu duzu jarduna.Zergatik?

1980ko mugan aurreko kantaldi sutsu haiekitzaltzen hasi ziren. Alderdi politikoek gurealdarrikapenen beharrik ez zuten. Rock taldeakagertu ziren. Ordura arteko kantaldi formulakrisi batean sartu zen; zenbaitek kantatzeariutzi zioten. Nik ordurako kuriositatea nuenkontserbatorioko ikasketak ezagutzeko, eta nire buruari esan nion: “hau da unea”. BaionakoKontserbatorioan sartu nintzen. Aita Donostiarenkantu harmonizatuekin egindako liburubat lortu nuen eta haren kantuak nik orduraarte kantatzen nuena baino altuagoa zen tesiturabaterako ziren, esango genuke sopranoahotsarentzako idatziak zeudela. Haiek kantatzekoaukera lortu behar nuela sartu zitzaidanburuan. Eta, egia esan behar badut, ahotsalantzea plazer bat bezala agertu zitzaidan. Fisikokiplazer egiten baitu ikusteak emeki-emekiahotsak hartzen duen indarra eta mikrorikgabe kantatzeko lain zarela. Finean, kulturaegiteko beste modu bat deskubritu nuen.

Kantari hasi zinenetik 40 urte bete ziren2008an. Omenaldia egin zizuten Ugaon. Zerirakurketa egiten duzu zure ibilbideaz?

Berrogei urtez kantatzen jardutea bizitzarenzati eder bat da. Oroitzapenez gainezka sentitzenda bat. Zerbait alaia egin dudanaren kontzientziadaukat; kantua, beste ezeren gainetik,alaitasun sortzaile eta komunikatzaile baita.

Bestelako aitortzarik ere jaso duzu: UrrezkoDomina 79an Baionan, eta 1981ean Bordelen.

2011n, aldiz, Eusko Ikaskuntzak Baionako hiriarekinbanatzen duen Ohorezko Euskal KulturaSaria lortu zenuen. Zer deritzozu?

Baionako Kontserbatorioan kantu eta arte lirikoikasketak burutzean jaso nuen UrrezkoDomina. Bordelen, berriz, kantu teknika hobetzekoprograma bat jarraitu eta kantu lirikoarenhistoria ikasi nuen. Gutxien espero nueneanheldu zen Eusko Ikaskuntzak Baionako udaletxearekinpartaidetzan eman zidan saria. Azpimarratzekotanzera esango dut, ni neu izan nintzelanire neurrira egindako makila jasotzenzuen lehen emaztea. Emazte borroketan ibilianintzenez Parisko 1968ko maiatzaren ondorenegin ziren manifestaldi feministetan eta geroagoBaionako Emazteak iraultzan taldekide izanaz,plazer handia hartu nuen lorpen horrekin.

Kantagintza, liburugintza... eta musika dibulgazioaere maite duzu.

Nire lanik maiteena musikako irrati saioenaizan da. Alexandre de la Cerda Radio Adour-Navarreko zuzendari nagusi zela hasi nintzeneuskaraz klasikoak aurkezten. Gero, Gure Irratia,Irulegi Irratia, Egin Irratia, Euskadi Irratia…eta berriki berriro Gure Irratian izan naizsaio batzuk egiten. Asko ikasteaz gain, zoriontsusentitzen naiz musika munduan. Egina dudan ikerketa lan bat ere aipatu nahi nuke.2010ean Bilboko Campos Eliseos aretoan BilbokoOrkestraren laguntzarekin, Iker Sanchezzuzendari zela, kontzertu berezi bat prestatunuen; Josune Ariztondok onartu zidan EmakumeKonpositoreei buruzko ikerketaren ondorioaizan zen. Julie Adrienne Karrikaburu zuberotarra,Emiliana Zubeldia nafarra, Emma Chaconbilbotarra, Maria Luisa Ozaita barakaldarraeta nire Ahizpatasuna programatu genituen,orkestraren harmonizazioetan Idoia Azurmendieta Zuriñe Gerenabarrena ere inplikatu zirelarik.Abeslariak Naroa Intxausti sopranoa,Marife Nogales mezzoa eta ni neu izan ginen. Grabatuta dago.

Zertan ari zara orain?

Nire kantuekin egindako beste hainbat grabaketabadu Aus-Art-Records etxeak atera gabe,eta horiek prestatzen ari naiz, alde batetik. Laster,Sarako elizan 2005ean Donostiako Hamabostaldiarenkarietara Alejandro Zabalak pianoanlagunduta egin nuen kontzertua aterakodugu. Sarako herriari egindako omenaldi kontzertubat da, 1936an hainbat euskal intelektualeta konpositoreri eman zieten ongietorri etalaguntzarengatik.