AZKENEAN, azkenean iritsi da eguna,betiko zale eta, zalantzarik gabe zaleizango direnen esku dago joan den astelehenetikBerri Txarrak taldearen lanberria, Haria, borobila, hasieratik bukaerara.Taldearen zazpigarren lana izanagatik, gauregungo hirukoteak grabatzen duen lehena da,taldearen alma mater-a Gorka Urbizu gitarra etaahotsetan dela, David Gonzalez (Evirus, TT L.T.,Cobra…) baxuarekin eta Galder Izagirre (Dut,Kuraia) baterian. Venicen (Los Angeles, AEB)grabatu dute diskoa Ross Robinson ekoizle ospetsuareneskutik eta Kaiowas Records diskoetxekataluniarrarekin kaleratu dute.
Payola albumaren bira amaitzean, 2010 urteamaiera aldera hasi zen Haria mamitzen eta grabatzekounea iritsita, Ross Robinson ekoizlearenaldeko apustua egin zuen hirukoteak, “SteveAlbini bezala -Payolako soinu teknikaria-,jarraitzaile gisa guretzat oso garrantzitsuakdiren diskoak egin dituelako”, azaltzen duGorkak. Sepultura, Korn, The Cure edo Dananananaykroydbezalako taldeak, estilo anitzetakoakgrabatu ditu Robinsonek, “gure musikarekinzer egin zezakeen ikustea tentagarria zen”.
Grabazioa esperientzia luze adina berezia izanda. Albinik Payola zortzi-bederatzi egunetan grabatubazien ere, Robinsonek bi hilabete eskatuzizkien. “Eta hasieratik gehiegitxo iruditu zitzaigunarren, gero ulertu genuen zergatik -dioGorkak-, arlo psikologikoari garrantzia handiaematen dio Rossek, saiatu da gu ezagutzen etagure arteko harremanak ezagutzen. Zuzen begiratzendizu eta galdera pertsonalak egitendizkizu, zure puntu ahula bilatzen dizu finean,eta gero horiek guztiak erabiltzen ditu grabazioan,denak muturrera eramateko”.
Albini eta Robinsonen lan egiteko moduak osodesberdinak diren arren, emaitzetan badago berdintasunik.“Biak oso gordinak dira. Oraingoanegia da kolore gehiago dagoela, Payola zuribeltzekodiskoa zen bezala, hemen kolore etadetaile pila bat daude eta geruza, gitarra eta esperimentaziogehiago daude, produkzio gehiago,azken finean, baina ez da disko superproduzitubat, zentzu txarrean, ez da disko garbi bat edosoinu artifiziala duena, hiruko bat dago eta rocka entzuten da. Horretan bat egiten dutebatak eta besteak”.
“IWANT THE CHILL” Ross Robinsonek Berri Txarrak-en bi ezaugarri nabarmendu nahi izan ditudisko honetan: inperfekzioaren edertasuna etaoinarri gordinaren gaineko melodia leunak.Robinsonen ustez, musika perfektua edonorkegin dezake, baina “guk harantzago joan beharizan dugu, “I want the chill” esaten zigun oilolarrua irudikatuz, zirrara hori bilatu behargenuen”. Robinsonek inork inoiz ez bezala motibatuditu taldekideak eta nabari da emaitzan,“disko pasionala” atera baitzaie, azkenean,“denok gaude the chill hori topera dugula, sentimenduaktopera daude, pasioa dago”, azaltzendu Gorkak, “azkenean musika bizia gelditu da,dinamika askoz gehiagorekin”.
Bizitasun horren baitan daude konpondu nahiizan ez dituzten akatsak ere, “baina egia esan-dio Gorkak-, gustatzen zait disko bat entzutean,hor atzean gizaki bat dagoela ikustea”. Klaketarikgabe grabatu dute, “Albinik ere esaten zigunklaketarekin grabatzea polizia atzetik edukitagidatzea bezala zela, eta egia da”. Robinsonekindelay pedal bat erabili dute, “klaketa erdi humanoa”.
Kantuak grabatzen hasteko lehen pausoakantuari buruz hitz egitea zen. “Esaterako, Bizitzaetengabeko borroka da ideia hartu eta pentsatubehar genuen mundua bihar bukatuko zela,edo Iraila kantuan adibidez, esaten zidan pentsatzekonire neska hilik zegoela eta belarrira abestubehar niola. Eszenario gotiko hori buruaneduki genezan nahi zuen, eta negar egitea. Eta egin dugu bai. Batzuetan kantua grabatzenamaitu eta elkar besarkatzen genuen”.
Galderren bateria da disko berriko nobedadenagusietako bat. Aitor Goikoetxeak taldeautzi zuenetik emandako 60 kontzertutannolabait, hark egiten zuena imitatu behar zuenIzagirrek eta gogotsu zegoen bere ekarpena egiteko.Aitor “oso bateria jotzaile berezia zen, florituragutxi egin arren sekulako bibrazioa zuelako”,dio Gorkak; Galder “basatiagoa da jotzerakoan,sortzaileagoa da, kreatiboagoa”. Bateriakindartsu entzun daitezke, abesti bakoitzekopartxe bat hausteko adina indartsuak.
Daviden baxuaren eta, batez ere Gorkaren gitarrenkasuan, ezaugarri nagusiak pedalen esperimentazioaeta geruzen jokoa dira. Lehen bikantuak grabatuta, kezka pixka bat eman zietenhirukoteari Robinson erabiltzen ari zenefektu eta soinu martzianoek, “baina erantzunzigun esanez berak askatasun osoa behar zuelagauzak proposatzeko, beldurrarekin joanez gerozerrikeria bat aterako zela”. Gorroto duten“piroteknia”-tik urrun eta ñabardura horiekguztiekin ere,Robinsonek kantuaren muina guztizerrespetatu du, jada eder zihoazen kantuakjantziz eta indartuz.Kantuei buelta bat gehiagoeman diote denen artean, muturreraino estutu.Robinsonen motibazio injekzioei esker, abesten“inoiz baino solteago” egon dela dio Gorkak,“estudioak batzuetan dentista edo ospitale kutsubat izaten du, oso zaila da etxeko sofan bazeundebezain eroso sentitzea; han abesten, ahaztuegiten nintzen Ross Robinsonekin nengoelaedo zazpigarren diskoa grabatzen ari nintzela,letran sartzen nintzen erabat”.
Instrumentuetan gordintasunaren eta gogortasunarenbila joan diren bezala, ahotsetan edertasunarenbila jo dute. Makuluak abestia adibidez,metal riff-ekin hasten da eta balada bateanamaitzen da, batetik bestera noiz pasa den apenasnabari duzula. “Alderdi epiko bat badu,melodia beti izan dugu baina entzuten duzu Iraila,entzuten duzu Makuluak-en amaiera paisajistikohori eta ikusten da horretan sakondudugula, edertasun horren bila joan garela”,azaltzen du Gorkak.
Edertasun hori, beharbada, pop ukitu nabarmenakere eman dio diskoari. Pop hitzak askotanatzeraka ematen du, baina, “guk aldarrikatuegiten dugu!”, dio Gorkak inolako konplexurikgabe. “Pop-a batzuetan arinkeriarekin lotzenda, Euskal Herrian zehazki hitz tabu bat da.Baina, jendeak ez dut uste ezustekoa hartukoduenik; pop-a beti egon da hor, gauza da igual ezdiegula esan (kar, kar, kar)”.
FIDELTASUNA Argi dagoena da, diskoz disko proposamenberriekin etorri dela beti Berri Txarrak,horrek dakartzan arrisku guztiekin. “Ezinbestekoada arriskatzea, taldea da entzulea zirikatubehar duena eta ez alderantziz. Jaio.Musika.Hil atera genuenean eta honetaz bizitzekohautua egin genuenean, jende askok esatenzigun “ia zenbat irauten duen” eta gorroto dutesaldi hori, niretzat betiko iraun behar du edohorrek izan behar du behintzat filosofia. Irautearenideia hori badago musikan zabalduta.Hainbeste urteren ondoren ez badauzkat gauzaerakargarriak, Ross Robinsonekin grabatzeaedo pedalak frogatzea, adibidez, aspertuko ginatekeeta baita entzuleak ere”.
Zaleak zale mantentzen dira ordea eta proposamenberriak esku zabalik hartzen dituzte;horren adierazle da urtez urte eta diskoz disko,eurekin batera hazten joan den belaunaldi osobat, “hori izugarria da, guretzat laudorio hoberenada, ezin da hitzez adierazi hori zer den”.Pazientzia beharko dute zaleek otsaila bitartean,merezitako atsedenaldiaren ostean mundu osokooholtzak zapaltzen hasten diren arte. Bitartean,zuzenekora moldatuko dituzte kantuak,diskoan bezain zuzen eta sendo, eder eta gordinentzun daitezen.