GALERA hitzak bi esangura dituen moduan, bi metafora irudika litzake euskal literaturaren in-guruko webgune berri honek. Alde batetik, zerbait galtzea adierazten du galerak; baina itsasontzi mota baten izena ere bada berba. Gaur bertan edonorentzat ireki den Hi-tzen uberan (HU) interneteko atariak ere, ematen du zer hausnartu: "Literatura non dago?, galdetu zi-gun Harkaitz Canok, proiektuaren berri eman genionean -dio Uxue Alberdik-. Bada, liburuetatik at ere bada literaturarik". Ederto asko laburbiltzen du esaldi horrek webgunearen filosofía. "Abestien letretan, antzerkigintzan, bertsolaritzan… horietan ere badago literatura", Alberdiren esanetan.
Bertsolari, kazetari eta idazle den elgoibartarrarekin batera, aktore, kazetari eta idazle ere baden Oier Guillan da Hitzen Uberanen arduraduna. Sormenarekin lotutako horrenbeste saltsetan dabiltzaten bi burutatik sorkuntzari lotutako egitasmoa ateratzea ez da harrigarria. Euskal literatura izango da webgunearen muina, baina sor-tzaileen arteko zubi ere nahi du izan atariak. Horiek horrela, ar-gazkilariak, irudigileak, musikariak… ere izango dute lekurik Uberan.org helbidean. Lander Garro, Concetta Probanza eta Joseba Ba-rrenetxearen -izen batzuk emate-arren- irudiei hitzak jarriko diz-kiote, adibidez, Irati Jimenez, An-jel Lertxundi edota Unai Elorriagak. "Honek ere mesede egiten die ilustratzaile eta abarrei, eskaparate bat izango baita webgunea be-raien lanak ezagutzera emateko", azaldu du Alberdik.
"Eragile asko daude Euskal He-rrian literaturaren inguruan lan egiten, baina oso sakabanatuta daude interneten", iritzi dio Guillanek. "Horien guztien plaza nahi du izan honek". Bilgune izango da webgunea, beraz; plaza. Edo urmael, edo itsaso zabal. Horien guztien metafora. Baina, sortzaileek beraiek -izen handikoak izan (Itxaro Borda, berbarako), zein literatura zale anonimoak izan- elikatuko dutenez ataria, barku ere izango da HU; milaka itsas-gizon eta andrek ur gainean mantenduko duten ontzia. Galera bat, adibidez. Itsaso eta barku, aldi berean.
eUSKARAREN UR HANDIAK Garai bateko Herri irratian -gaur egun Onda Vasca- batera zuzentzen zu-ten Testuketan irratsaioan du oinarria Hitzen Uberanek. "Harreman asko genituen eginak eta kontaktu zerrenda luzea. Programak segituko ez zuenez, zerbait egin nahi genuen hori guztiarekin", gogoratu du Guillanek. Ez galtzearen nahi horrek, galerari aurre egiteko bultzada horrek inspiratu zuen webgunearen izena. Itsasontziek, pasatzerakoan, uretan uzten duten arrastoa da ubera. Gaztelerazko es-tela. Bertatik igaro izanaren mar-ka hori argazki batekin ez bada ha-rrapatzen, desagertu egingo da be-tiko. "Euskal literaturaren itsaso-an asko dira han-hemenka bidea urratzen ari diren ontziak, eta ba-koitzak du bere ubera. Arrasto ho-rren atzetik jardungo gara HUn, li-teraturak ematen duen guztiari ar-gazkia ateraz", diote arduradunek.
Guzti honek gogora ekar dezake Susa argitaletxeak martxan jarritako armiarma.com, artxibo gisa funtzionatzen duena. Baina, nahiz eta baduen lotura argirik, biltegi huts izatetik baino harago doa HU. Euskal literatura zaleen ataria izango da. Bertan batuko dira idazle, irakurle, sortzaile txiki, handi, zahar eta berri. Horretarako, bederatzi atalez osatu dute webgunea.
Kaia izenarekin bataiatu dute na-bigatzaileek topatuko duten lehen orria. Home horretan, ausazko irudi batekin egingo du topo erabil-tzaileak, parean euskal idazle ba-tek egindako hausnarketa duena. 50 artistekin eta 60 bat idazlerekin daukate hitzarmena, dagoeneko, beraien lanak publikatzeko. Sormen lan bakoitzak, hori bai, autorearen araberako lizentzia izango du: copyleft ala copyright.
Aingura hegoduna atala da Uberaneko interesgarrienetakoa. Edonork argitara ditzake bertan bere testuak. Oso era errazean, irudiak txertatu, olerki itxura eman edota gura duen moduan igoko du bere lana aurretik izena eman duen na-bigatzaileak. Hala ere, webgunea parte hartzaileen aktibitateak aberastuko badu ere, hilean laupabost artikulu sakon eta 50 bat albiste eskegiko dituzte Guillan eta Alberdik, Euskal Idazleen Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren dirulaguntzari esker.
Arduradunen lehen artikuluetako batzuk Ur Apalategiri eginiko elkarrizketa eta Idazle eskolari bu-ruz idatzitako erreportajea dira -dagoeneko sarean irakurri daitezkeenak-. "Testuketan-en egiten genuen moduan, ondo landuak eta sakonak izango dira hauek; denborarekin egindakoak", azaldu du Guillanek. Alberdik, bestalde, be-raien testuek izango duten "kronika ukitua" azpimarratu du. "Ka-zetaritza maite dugu, baina albiste hotza ez izatearren eta literaturaz ari garenez, ukitu humanogoa emango diegu testu hauei". Lan hauek, gainera, bideoz eta audioz osatuko dituzte, "interneteko baliabideak erabiltzearren", Oierren esanetan. Aipagarria oso, baita ere, hilabetean behin, musikari batek abesti bihurtuko duela berak aukeratutako testu bat -lehengoan, Bide ertzeaneko Imanol Ubedak melodiaz jantzi du Itxaro Bordaren lan bat-. Horrela, hilez hile, idazki bat kantu bihurtu ahalko du edonork, sarean eskegitzeko.
Periskopioa, Nabigazio karta, Amuak, Kofradia, Gatzetan gordeak… atal guztiek dute itsas za-porea. Interneten literaturari bu-ruzko atari interesgarriak, literaturaren inguruko ekintzen Euskal Herriko agenda, albiste laburrak, erabiltzaileek eztabaidatzeko foroa, arduradunen lanen artxiboa, artikulu zehatzei estekak… Euskal letren itsaso zabala kontrolatutako ur eremu bihurtu gura du Uberanek. Belak erriatu eta hala bedi!