Txakurren Lehiaketa Nazionala, Gasteizen

Gasteizek Kultura Kanina elkarteak antolatutako txakurren lehiaketa nazionala ospatuko du gaur Gorbeia merkataritza gunean

14.05.2022 | 00:35
Lerro hauekin batera doazen irudietan, aurreko edizioetako bi argazki. Argazkiak: Utzita

Izurria dela eta bertan behera geratu ondoren jarriko da martxan

Kirolaren balioak sustatzea eta pertsonek beren txakurrekin duten lotura sortzea bizikidetza orekatu baterako, eta, horrez gain, gizartea kontzientziatzea arduraz edukitzearen eta animaliak albo batean ez uztearen garrantziaz. Helburu horrekin, Kultura Kanina elkarteak Espainiako Txakur Txapelketa Nazionala antolatu du Gasteizen. Gaur eta bihar egingo da, Gorbeiako merkataritza-gunean.

Hala, eta ildo beretik, Marcos Cebrián elkarteko presidenteak jakinarazi duenez, aurten lehiaketa martaxan jarriko da beste behin ere, aurreko edizioetan bertan behera utzi ostean, koronabirusaren pandemia dela eta. Gasteizen ospatzen den eta estatu mailan egiten den lehiaketa da: txakurren lehiaketa gaur hasi eta egun osoan zehar garatuko da. Bihar arratsaldeko hirurak inguruan amaituko da. "Aurten lehiaketa berriro ere abian jarriko dugu eta Kultura Kanina elkartetik 2022ko Espainiako txapelketarako lehen proba baliagarria antolatzeko ohorea eta pribilegioa da", azaldu du. Proba egiteko, merkataritza-guneko aparkalekuan dagoen kartingaren esparrua utzi dute. Gainera, kartingeko bi hesien artean gune bat mugatuko da parte-hartzaileentzat, laguntzaileentzat eta haien ibilgailuentzat. Ildo horretan, beste gune zabala prestatu da ere lehiaketa bertatik bertara jarraitu nahi duten herritarrentzat. Txakurrak lan-eremuetatik kanpo egongo dira lotuta (hesitik kanpo). Gutxi gorabehera, 80-90 lagunentzako lekua egongo da esparru osoan. Gainera, nabarmentzekoa da esparruaren barruan tabernako barra bat prestatuko dela, establezimenduetako batek kudeatuko duena.

Lehiaketa araudi propio batek arautzen du. Araudi horrek adierazten du, proba nola egin behar den, talde bat noiz deskalifikatu daitekeen, besteak beste. Penalizazio-arrazoi dira – eta Gasteizko proban parte hartzen dutenek saihestu egin beharko dute – fardel bat ukitzea, gezurrezko markaketak egitea edo bilaketan zehar txakurrak bere betebeharrak asetzea. Azken horrek, gezurrezko markaketekin batera, penalizazio-puntu gehien dakartza, 15.

Txakur bat eta haren gidaria deskalifikatzea eragin dezaketen ekintzak ere badaude: proben zehar sari desberdinak

Xehetasunez

Txapelketa. Marcos Cebrían elkarteko presidenteak jakinarazi duenez, aurten lehiaketa martaxan jarriko da beste behin ere, aurreko edizioetan bertan behera utzi ostean, koronabirusaren pandemia dela eta. Gasteizen ospatzen den eta estatu mailan egiten den lehiaketa da: txakurren lehiaketa gaur hasi eta egun osoan zehar garatuko da. Bihar arratsaldeko hirurak inguruan amaituko da. "Aurten lehiaketa berriro ere abian jarriko dugu eta Kultura Kanina elkartetik 2022ko Espainiako txapelketarako lehen proba baliagarria antolatzeko ohorea eta pribilegioa da", azaldu du. Proba egiteko, merkataritza-guneko aparkalekuan dagoen kartingaren esparrua utzi dute. Gainera, kartingeko bi hesien artean gune bat mugatuko da parte-hartzaileentzateta laguntzaileentzat. Toki horretan ere kotxeak aparkatuko dituzte.

noticias de noticiasdealava