- Berotze globalaren aurkako “presazko” neurririk har-tzen ez badira, etorkizuneko arriskuez ohartarazten duen proiektu hori Europako Ikerketa Kontseiluak finantzatzen du, eta klima-aldaketan esku hartzen duten ingurumen, gizarte, ekonomia eta demografia-faktoreak aztertzen ditu.

“Ikerketa-arlo honetako lehen azterketa da hori, biztanleria osoaren datu eta eredu epidemiologikoetan oinarritua, eta ez bakarrik hiri-populazioentzat, aurreko azterketetan bezala. Hauek dira aztertutako herrialdeak: Alemania, Austria, Belgika, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Suitza”, azaldu zuten txostenean.

Bestalde, lan hori egin ostean, zientzialariek nazioarteko agiri bat kaleratu dute deialdia egiteko eta “premiazko neurriak” hartzeko. Izan ere, ondorioetan azaltzen dutenez, neurri horiek ahalik eta lasterren hartzen ez badira, ondorioak atzeraezinak izango dira denboran, eta beroak eragindako hilkortasuna areagotu egingo da. “Azken hamarkadetan, Europa beste edozein kontinente baino azkarrago berotu da. Fenomeno horren eragina ez da berdina, Mediterraneoko herrialdeak besteak baino ahulagoak baitira. Gure ereduek, gainera, Mediterraneoko arkuko herrialdeetako beroari egotz dakiokeen heriotza-tasa neurriz kanpo handitzea aurreikusten dute, udako hilabeteetan tenperaturak nabarmen igo direlako eta beroarekiko zaurgarritasun handiagoa dutelako”, ondorioztatzen du txostenean Marcos Quijal ikerketa horretako beste ikertzaileak.