- Arabako Alderdi Popularrak atzo iragarri zuenez, Iñaki Oyarzabal berriro hautatuko dute Arabako popularren presidente, apirilaren 24an egingo duten kongresuan. Miguel Garnica batzorde antolatzaileko presidenteak jakitera eman zuenez, hautagaitzak aurkezteko epea joan den ostegunean amaitu zen eta hautagai bakarra izan zen. Kongresuari dagokionez, Garnicak azaldu zuen modu presentzialean, telematikoan eta aldi berean egingo dela probintzietako egoitzetan. “Pandemiak horrelako kongresuak egiteko une zailean kokatzen gaituen arren, bultzada eta ilusioa sumatzen ari gara jendearengan”.