- “San Frantziskoko aldaparen eraberritzeak oztopo arkitektoniko berriak sortzen ditu eta mugikortasun arazoak areagotzen ditu auzoko bizilagun eta bisitari guztientzat”. Hitz horiekin, Gasteiz Txiki auzo elkarteak obrak berriz aztertzeko eskatu dio Udalari, “auzokoekin kontsultatu gabe” egiten ari direlako. “Udalari eskatzen diogu berriz azter ditzala Aiztogile kalean Fariñasetik sartzeko egiten ari diren obrak, eta azter dezala irtenbide bat”.